tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.comments2022-03-30T08:04:09.024+01:00allarteanallarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comBlogger40125tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-60952660708698227252015-03-01T14:28:11.987+00:002015-03-01T14:28:11.987+00:00Paula Kasaresek ere bere Euskaldun hazi Nafarroan ...Paula Kasaresek ere bere Euskaldun hazi Nafarroan nabarmentzen du elkartasunaren hizkuntza izatearena. Irurita euskararen jarraipenari loturik egiten ditu baieztapenak (baina buruz ari naiz, orain ez daukat eskura tesia bera).garaigoikoahttps://www.blogger.com/profile/02838834037934522759noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-69528606296199287952014-07-08T07:01:03.758+01:002014-07-08T07:01:03.758+01:00Jatorrizko sarrera goiko huraxe zen. Gerora berotu...Jatorrizko sarrera goiko huraxe zen. Gerora berotu egin nintzen eta atal bat erantsi nion. Honakoa:

Lau

Bi muturren arteko dilemetatik ateratzeko, beharrezkoa omen da irtenbidea beste plano batean bilatzea. Demagun ardatz bat marrazten dugula, muturretan bi ideia horiek (A eta B) dituena: "euskara gurea da" eta "euskera denona da". Ardatz horretan mugitu gintezke, eta alde batera edo bestera makurtu, baina horrek ez du dilema askatzen. Ardatz alternatibo bat eraiki behar da: ez A eta ez B; edo bai A eta bai B. Adibidez:

- Euskararen alde ari gara, ez gurea delako, ezta denona delako ere, baizik eta aniztasunean eta justizian sinisten dugulako.
- Gurea da... denona delako.
- Denona da... gurea delako.

Ideia horiek funtzionatu ahal dute? Nola ikusten duzue?

Kontua da iruzkin guztiak atal honetara joan zirela. Pena eman zidan, gakoak aurreko ataletan zeudela uste dudalako(batez ere hirugarrenan). Jendeak irakurri bitartean bere horretan utzi nuen, baina gerora, parte hori hortik kentzea pentsatu dut, eta iruzkinen atal honetara ekartzea.
allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-1362275910445673742014-06-23T02:20:26.577+01:002014-06-23T02:20:26.577+01:00Aipatu dituzun lidergo moten inguruan, berez EZLNr...Aipatu dituzun lidergo moten inguruan, berez EZLNren ikuspegia ahaluzteari lotuta dago, horretaz zerbait argitaratu dut gaur blogean: http://ainhoaezeiza.net/index.php/eu/ahaluztea/195-ezln-ahaluztea

Ahaluztea edo "desempoderamiento" proposamenean, lidergoa ez da ukatzen, egiten dena da egoeraren araberako lidergoa onartu (lidergo situazionala), alegia, jakintza herrikoiei balioa ematen zaie eta unean-unean edonork har dezake ekintza batean lidergoa eta berriz utzi bere boterea, lidergo hori beste edonork hartu ahal izateko. Ahaluztea ez da botereari uko egitea baizik eta boterea "beheraka" uztea ("dejación de poder"), hau ñabardura garrantzitsua da ze boterea ez da ematen eta ez ukatzen, utzi egiten da.

Uztailaren 16an mintegi bat egingo dugu Donostian Javier Encina eta Juan José Calderónekin, interesik izanez gero. Hemen dokumentu oinarrizkoetarako esteka: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=619

Segiko dugu eztabaidan ;-) Eskerrik asko aipamenagatik!

Ainhoa Ezeizahttps://www.blogger.com/profile/01364339368580902067noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-34851520017331617972014-06-10T13:38:17.359+01:002014-06-10T13:38:17.359+01:00Eskerrik asko zure komentarioagatik, Nekane... Blo...Eskerrik asko zure komentarioagatik, Nekane... Blog honen zentzua hori zen (hasiera batean behintzat), lanean bertan sortzen zitzaizkidan gogoetak nonbait jasotzea eta ez galtzea. Baten bati interesgarri iruditzen bazaio... askoz hobe.

Hitzordua... apuntatuta, baina joateko aukera gutxi, ezta? ;-) allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-39530691550600849062014-06-08T20:45:13.532+01:002014-06-08T20:45:13.532+01:00Kaixo, blogari
Mila esker aipamenagatik.Esteve et...Kaixo, blogari

Mila esker aipamenagatik.Esteve eta beste autore batzuk lagun praktika gogoetatsua lantzen gabiltza Huhezin irakasle profila eraiki behar dute ikasleekin. Euskara teknikariaren ofizioa instituzionalizatzeko transposizio interesgarria izan liteke hori. Horixe nahi nik...

Interesgarria apunte koadernoa...Gai bertsuak interesatzen zaizkigu, bai horixe! Hona, hurrengo asteetan egongo den hitzordu interesgarri baten berri: http://www.birmingham.ac.uk/schools/historycultures/departments/history/research/projects/cccs/conference.aspx

Nekane GoikoetxeaAnonymoushttps://www.blogger.com/profile/00571489923364829111noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-3082514556435694232014-06-06T18:02:22.415+01:002014-06-06T18:02:22.415+01:00
Kike Amorranizek hitzaurre antolologikoa egin zi...

Kike Amorranizek hitzaurre antolologikoa egin zion Dabid Anauten TXOKOTIK ZABALERA liburuari. Akordatzen zarete? Honako hau:

Besaukian eserita zaudete, egunkaria eskuetan, lasai arraio, piztuta dagoen telebistari begira. Bat-batean etxeko atea zabaldu da eta zuen alaba gaztea sartu da etxera:

--Ama! Aita! Badakit ere san nahi dudan handitan!

--Ah, bai?! –-biak ilusioz beterik eta urduri-- Zer izan duzu, bada?

--Euskara teknikari!

Esaldia, bonba atomikoa legez erori da etxe barruan. Orain, irrealtasun sentsazio batek hartu zaituzte, airean nora ezean igerian sentitzen zarete, astronautak espazioan nola. Zuen barruan ilusio guztiak lehertu egin dira eta gas bihurtu izan balira bezala bizi duzue ingurua. Gandua saretzearekin batera, ordea, airea galderaz betetzen da.

--Zer egin dugu gaizki?--pentsatu duzue--. Egunero lagundu diogu alabari etxeko lanetan, guraso-eskola guztietara joan gara, gure arteko komunikazioa erraza eta sakona izan da… Noiz deskuidatu gara, gainera zetorkigun zoritxar honetaz ez ohartzeko? Zergatik ez du gure alabak bere ikaskideek bezalako lanbide duin eta gizartean erakusteko modukoa aukeratu? Zergatik ez da dentista, arkitekto, garraiolari, irakasle edo futbolari izango? Zergatik egokitu zaigu guri desgrazia hau?

(jarritzen du...)allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-20794479977902823992014-05-18T06:42:07.135+01:002014-05-18T06:42:07.135+01:00Stuart Hall-en liburu bat argitaratu berri du Traf...Stuart Hall-en liburu bat argitaratu berri du Traficantes de Sueños argitaletxeak: RITUALES DE RESISTENCIAS. Doan eskuratu daiteke hemen: http://www.traficantes.net/libros/rituales-de-resistencias allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-38056656245795575632014-05-02T12:32:18.674+01:002014-05-02T12:32:18.674+01:00Esango nuke mugimendu feministak ere landu izan du...Esango nuke mugimendu feministak ere landu izan duela ikuspegi hori eta berera eraman (Berdintasun politiketan, etab ...); nahiz eta, nire iritzian, ez mugimendu feminista, ez ekologista, ez dauden etxafuegoak botatzeko moduan euskara kontuetan.Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/05528830372078663980noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-17946721991492193022014-04-01T07:33:08.812+01:002014-04-01T07:33:08.812+01:00Idazlan ejerra! Biba zü!Idazlan ejerra! Biba zü!Editions Le Grand Chardon / Astobelarra argitaletxeahttps://www.blogger.com/profile/13754898167424836154noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-27143944304018824752014-04-01T07:32:04.915+01:002014-04-01T07:32:04.915+01:00idazlan ejerra!idazlan ejerra!Editions Le Grand Chardon / Astobelarra argitaletxeahttps://www.blogger.com/profile/13754898167424836154noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-41160177813561877802014-03-12T12:05:35.213+00:002014-03-12T12:05:35.213+00:00Gai interesgarria dudarik gabe. Egia esan, ezin ez...Gai interesgarria dudarik gabe. Egia esan, ezin ezagutzaren baitatik hitz egin, neuretzat nahiko gai berriak baitira, azken urteotan interes berezia sortu izan didaten arren. Hortaz, dakidan gutxi horretatik eta intuiziotik hitz egitea tokatzen zait gehinenetan.

Uste dut ideologiaren eta ideia-markoen (frame) artean badela bai, lotura estua. Ideologia linguistikoa zuk bidalitako jardunaldien (http://lid2014.upv.es/index.html) azalpenean agertzen den bezala, honela defini liteke: els conjunts de creences sobre el llenguatge que tenen els usuaris com a racionalització o com a justificació de la seva percepció de l'estructura i de l'ús lingüístics (Silverstein, 1975). Ideia-markoak berriz, honela definitzen ditu Lakoff-ek: estructuras mentales que conforman nuestro modo de ver el mundo (Lakoff, 2004).

Horregatik, hizkuntza berreskurapena prozesuan urratsak emateko ere, ezinbestekoa da zein ideia-marko elikatu beharko genukeen eta zein ekidin argi izatea. Izan ere, ideia-markoen zein ideologiaren aldaketak, portaera aldaketa baitakar. Edo alderantziz esanda, portaera aldaketa lortuko bada, ideia-markoen aldaketa edo ideologiaren aldaketa lortu behar baita.

Eta horretan guztian uste dut garai batean aipatzen zen lan ideologikoak edo gaur egungo hitzetan ponpoxoago geratzen den komunikazioa lanak edo marketing-ak izugarrizko garrantzia dutela.

Badugu beraz, zer ikasia eta zer arakatua bai. Bidalitako jardunaldi horien parekoak edo antzekoak gurean egingo balira...;-)Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/14432442947515455719noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-46662635181518742272014-03-12T07:52:33.589+00:002014-03-12T07:52:33.589+00:00Epa Iker. Barkatuko didazu lehenago erantzun ez iz...Epa Iker. Barkatuko didazu lehenago erantzun ez izana.

Arrazoi duzu. Teun Van Dijk-ekin batera, George Lakoff ere ezin da ahaztu.

Ikuspegi ezberdina lantzen dute, baina badute zerikusirik. Bien ustez, badugu buruan halako sistema kontzeptual bat, gure pentsamendua eta gure jarduna gidatzen dituena. Sistema hori soziala da, konpartitua. Lakoff-ek markoez hitz egiten du; van Dijk-ek ideologiaz. Ziur aski ez da gauza bera, baina oso kontzeptu hurbilak iruditzen zaizkit.

Iruditzen zait asko dagoela egiteko. Inoiz konturatu al zara? Gure artean azterketa soziolinguistikoek hiru aztergai izan ohi dituzte: ezagutza, erabilera eta jarrerak. Herrialde katalanetan Coneixements, usos i representacions socials aipatu ohi dituzte. Bada hor jauzi txiki bat, ez duzu uste? Bigarren jauzi bat ere egiten ari direla iruditzen zait, gero eta gehiago ideologia linguistikoei buruz ere hitz egiten hasi baitira.

Jarrerak, errepresentazio sozialak eta ideologiak... ziur aski enfoke kontua besterik ez da, baina oso-oso esanguratsua.

Eta, egia esanik, niri ideologia linguistikoen kontu hori bereziki interesgarria iruditzen zait.
allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-76398715037554294322014-03-05T08:19:51.623+00:002014-03-05T08:19:51.623+00:00Ohi bezala, benetan interesgarria, zure gaurko sar...Ohi bezala, benetan interesgarria, zure gaurko sarrera. Halere, diskurtsoaren analisiaz ari garela, uste dut Teun Van Dijk-ekin batera, nazioarteko sona duen beste hizkuntzalari bat ere aipatu beharko litzatekeela: George Lakoff, hain zuzen. 'No pienses en un elefante' bere lanak oihartzun dezente izan du eta azken aldian hain ezagun egiten ari den 'framing'aren oinarriak hedatu zituen.Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/14432442947515455719noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-47656912117499111562014-03-05T07:59:01.256+00:002014-03-05T07:59:01.256+00:00Aitor Zuberogoitiak ere bere tesi doktoralean azte...Aitor Zuberogoitiak ere bere tesi doktoralean aztertu zuen komunikabide "diglosikoek" (Deia eta Egin, oker ez banaiz) noiz eta zertarako erabiltzen zuten euskara eta noiz eta zertarako gaztelania. Buruz ari naiz eta ez dut erreferentzia egiteko astirik.Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/06321227454735569402noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-34209148363223370512013-12-08T05:46:52.511+00:002013-12-08T05:46:52.511+00:00Idatzi eta gutxira, artikulu hau aurkitu dut:
htt...Idatzi eta gutxira, artikulu hau aurkitu dut:
http://culturacientifica.com/2013/12/05/veinte-consejos-para-interpretar-resultados-y-publicaciones-cientificas/
Merezi du.allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-12667095391532105002013-12-01T15:52:34.325+00:002013-12-01T15:52:34.325+00:00Lingua nabajorum antzerki obraren testu osoa eskeg...Lingua nabajorum antzerki obraren testu osoa eskegi dute: http://www.teatro-testuak.com/testuak/lingua.pdfAnonymoushttps://www.blogger.com/profile/06321227454735569402noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-51167678443531820392013-11-27T08:00:45.459+00:002013-11-27T08:00:45.459+00:00Suposatzen da (susmoa dut proiektua erdi geldirik ...Suposatzen da (susmoa dut proiektua erdi geldirik dagoela) hauek lan hori egiten ari direla: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&view=article&id=807&Itemid=442&lang=eu

Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/06321227454735569402noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-9185124363249461612013-11-18T09:24:08.973+00:002013-11-18T09:24:08.973+00:00Eskerrik asko ;-DDEskerrik asko ;-DDallarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-28217289792061298642013-11-18T09:16:20.398+00:002013-11-18T09:16:20.398+00:00Liburu ez badira ere, Mikel Martinez eta Patxo Tel...Liburu ez badira ere, Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren antzerki obra zenbait (Euskara sencilloaren manifestua, Euskarazetamol, Lingua nabajorum eta abar) kategoria honetan sartu daitezke.Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/06321227454735569402noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-54774975058229577942013-10-21T11:18:40.764+01:002013-10-21T11:18:40.764+01:001.Gure esku dauden baliabide guztiak indarrean jar...1.Gure esku dauden baliabide guztiak indarrean jartzen ditugu?
Ez.
2.Zerbait gehiago egin ahal dugu?
Bai.
Ordezkari politiko abertzaleei, ustez hain euskaltzale diren horiei, hitza bete dezaten exijitu, eta boterea duten erakundeetan (udalak, mankomunitateak, GFA...) ardurari hel diezaiotela exijitu. Asko egin dezakete, unionistez kexaka ibiltzeaz gain.
3.Euskararen mugaldean (periferian) dagoen jendea nola erakarriko dugu?
Gurea, "erdigunea" sendotuz eta autonomia irabaziz. Orduan hurbilduko zaizkigu, ez lehenago.

http://zuzeu.com/2013/10/17/upn-k-badu-hizkuntza-politika/

Itzainhttps://www.blogger.com/profile/06498265948235341608noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-91536814608603586062013-06-10T12:07:39.027+01:002013-06-10T12:07:39.027+01:00Garaigoikoak arrazoi du. Familia bidezko transmisi...Garaigoikoak arrazoi du. Familia bidezko transmisioaren inguruan oso material interesgarriak daude euskaraz argitaratuak. Eman Giltza oso bilduma polita da [eskerrik asko erreferentziagatik! ;-), ez nuen ezagutzen.]

Ezagutzen dudantxotik beste aipu pare bat egin nahi nuke nik: Pello Jauregirena (Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa) eta HABEk orain dela hainbat urte argitaratu zuena (Etxean zer ikusi, hura ikasi). Biak ala biak oso aberasgarriak iruditzen zaizkit.

Sarrera honetan, halere ere,beste zerbait azpimarratu nahi nuen. Garrantzitsua iruditzen zait eskolan eta euskaltegian euskara ikasi duten gurasoek familian nolako jokabidea duten aztertzea: uste dut oso kontu argigarria izan daitekeela.

Bestela ere, familia euskaldunetan, nahiko argi dago euskaraz nagusiki euskaraz egitetik, etxean ere hizkuntza biak nahastera igarotzen ari garela (hibridazioa). Horri ere heldu behar zaiola iruditzen zait: familiaren baitan hizkuntza bata eta bestea noiz, nola, zergatik, zertarako… erabiltzen den aztertu, eta… eztakitpa! Horretaz pentsatu, besterik ez bada ere!allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-17957956204763461412013-06-09T16:24:43.735+01:002013-06-09T16:24:43.735+01:00Euskaraz ere badago gomendio liburu bat, gutxienez...Euskaraz ere badago gomendio liburu bat, gutxienez ...

http://www.emangiltza.com/dokumentuak/UME%20ELEBIDUNEN%20GURASOENTZAKO%20ESKULIBURUA.pdfgaraigoikoahttps://www.blogger.com/profile/02838834037934522759noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-37258822271117279032012-12-14T08:33:34.824+00:002012-12-14T08:33:34.824+00:00Nire ustez arazoa da %1 hori. Euskal Herrian (EAEn...Nire ustez arazoa da %1 hori. Euskal Herrian (EAEn????) 20.000 enpresa daude estatistika horren arabera, eta horietatik 200 dute euskara plana. Bai, baina ...

- Tabernak, denda txikiak eta abar sartuta daude?

- Euskaraz funtzionatzen duten (kanpora begira bada ere) enpresa txiki askok ez du akaso euskara plana izateko beharrik. Konparagarria al da?

(Badakit ez dudala erantzun, baina honen moduko datuek sutan jartzen naute)garaigoikoahttps://www.blogger.com/profile/02838834037934522759noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-83234291227858138362012-12-10T10:57:25.412+00:002012-12-10T10:57:25.412+00:00Adibide txiki bat. Honako bi hauek Berria egunkari...Adibide txiki bat. Honako bi hauek Berria egunkaritik atera ditut:

(1)
Ia 200 enpresa ari dira euskara planak egiten, guztien %1 inguru.

(2)
Lan munduan bidea egin den arren, enpresen %1 inguruk soilik dituzte euskara planak.

Zein da zuentzat bietarik egokiena?allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-73037953123711590522012-12-05T02:43:20.977+00:002012-12-05T02:43:20.977+00:00Planifikazioaren kontrakoa ote naizen galdetu dida...
Planifikazioaren kontrakoa ote naizen galdetu didate. Et, et, et... nik ez dut hori esan!

Gauza nabariak direla iruditzen zait. Plangintza estrategikoak bi alde behar ditu: estrategia eta plangintza.

Estrategia da lehena. Baita ikastetxeetako planetan ere. Datu base bat ekintzez betetzea ez da nahikoa. Lehenik estrategia. Plangintza gero dator. Are gehiago, iruditzen zait, estrategia argia bada, eta ondo barneratua bada, onargarria dela plangintzan hankamotz ibiltzeko "luxua".

Aukeratu behar izatekotan zein aukeratu? Lemazaina ala surflaria? Gorroto ditut halako dilemak. allarteanhttps://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com