tag:blogger.com,1999:blog-36366290794354147642024-02-03T00:14:59.919+00:00allarteanallarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.comBlogger156125tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-9209953491973198452015-04-01T07:18:00.002+01:002015-04-01T07:18:57.202+01:00Zozomikoteak
J.M. Olaizola Txilikuk kontatzen du Axa mixa zilarra liburuan:
Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia
amaitzekotan zegoen eta negua pasa zela pentsatu
zuen. Erabat harrotuta, honela esan omen zion
Martxori:
— Martxo txartxo garagartxo, orain ez nauk
hire beldurtxo!
Martxo haserretu egin zen artzainarekin eta
zigortzea bururatu zitzaion. Baina bi egun eta erdi
besterik ez zeuzkan eta haiek gutxitxo ziren mendeku
hartzeko. Orduan, bi egun eta erdi eskatu zizkion Apirili:
— Apiril biribil, emaizkidak bi egun eta erdi;
kendu behar zizkioat artzain horri artalde eta begi.
Eta Apirilek bi egun eta erdi eman zizkion
Martxori.
Martxo hasi zen euri-jasak, txingorradak eta
eguraldi txarrak egiten eta artzainak egunero gurutzatu
behar zuen erreka bere bidetik irten zen eta artaldea
eraman zion artzainari.
Bazuen artzain horrek ahari bat asko maite zuena
eta hura ez galtzearren bizkarrean hartu eta erreka
igarotzen hasi zen. Errekaren erdian, ahari horrek,
ikaratuta edo, adarkada bat eman zion artzainari eta
begia atera zion.
Geroztik, martxoaren bukaeran eta apirilaren
hasieran eguraldi txarrak egiten ditu beti:
zozomikoteak dira. Egun horietan biltzen omen dira
zozo-bikoteak habiak egiten hasteko.
Gaur da apirilaren lehena. Ongi izan!
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-24826526625721961102015-03-23T20:22:00.000+00:002015-03-24T19:59:20.082+00:00Euskararen bidegorriak
Eskolan ikasi genuen metafora zer den: adierazi nahi duguna modu bakan-betean adierazteko baliabide erretoriko bat. Emmánuel Lizcano soziologoak, ordea, bestela dio: ez omen dugu esan nahi duguna esaten; aitzitik, hizkuntza da gure ordez hitz egiten duena; hizkuntza, edo hizkuntzaren baitan bizi diren milaka metafora horiek guztiak, alegia. Hala dio "Las metaforas que nos piensan" liburuan,
Lorea Agirrek "Hizkuntza eta kulturaren garraioa, bidegorriak" hitzaldi eman du orain dela gutxi. Gustatzen zait bidegorrien metafora. Bidegorriak espazio hegemonikoak dira bizikleteroentzat; eta mundu globalizatu honen erdian, halaber, bestelako baloreak ekartzen dituzte, baita bestelako erritmo bitala ere.
Mtz de Lunak, ordea, beste zentzu batean erabili izan du bidegorrien metafora:
"(...) Akaso izan den gabeziarik handiean orokortasun falta izan da. Adibide bat, Gasteizen bidegorriekin gertatu izan dena: bidegorri egin dira espaloi batzuetan, baina kale bukaeran bidegorria amaitzen da eta ezin izan da bizikletaz ibili. Hizkuntza batekin, horrenbeste: hizkuntza bat ezin da irakaskuntzan bultzatu eta, gero, ezer ez. Edo ibilbide osoa osatzen da edo, bestela, jai dugu..."
Ferran Suayk ere sarrera bat idatzi berri du "de l'horta estant" blogean: El carril bici com a metàfora. Testu osoa han duzue. Nik ideia batzuk besterik ez dut ekarri:
Bidegorriek --Ferran Suayren ustez-- bizikleteroak babesteko balio behar zuten, eta joan-etorri sostenibleak areagotzeko. Izan ere, bizikleta jarduera osasungarria baita, neurriko esfortzu aerobikoa eskatzen du, eta ez du artikulaziorik mintzen (auto batek atropeilatzen ez bazaitu, jakina).
Baina bai zera!
Bidegorriek bizikletak errepidetatik kentzeko balio dute, autoei trabarik ez egiteko. Zoritxarrez, oinezkoek ere bidegorriak erabiltzen dituzte (ez baitute beste alternatibarik) eta bizikletak esker-eskuin ibili behar dira oinezkoak saihesten.
Konparazio batera, hori bera da Valentziako politika linguistikoaren helburua: ez valentzieriaz bizitzeko aukera bermatzea, baizik eta bertan nagusi diren "desgaitu linguistikoak" babestea. Horixe da ideia: bide estua, merkea, eta lan gutxikoa doitzea, benetan garrantzitsuak diren autoak errepide nagusietatik erosotasun osoz ibiltzeko. Izan ere, auto horiek espainera erabiltzen baitute gasolina gisa.
Eta, halere, bidegorriak maite ditut.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-79001287824220871932015-03-07T07:26:00.000+00:002015-03-07T20:43:51.751+00:00Fishman gogoko ez genuenean
Euskalgintzan hasi ginela, deus gutxi genekien soziolinguistikaz. Beharrik ere ez. Ekin beharra zegoen, ez jakin.
Gerora etorri zen jantzi beharra, eta Txepetx deskubritu genuen: hitzaldi pare bat, mahai-inguru bat, liburua irakurri... Aluzinatu egin genuen: hizkuntza komunitatea trinkotu, funtzioak irabazi... halako kontrahegemonia moduko zerbait proposatzen zuen (orduan horrela esaten ez bagenuen ere).
Fishman zeritzan beste soziolinguista bat ere bazela jakin genuen. Baina harek bestelako irudia zuen: akademikoa, sotila, ofiziala; Jaurlaritzaren aholkularia zen. Baten batek esan duen bezala, Fishman bide instituzionalaren eta elebitasunaren ikurra zen, eta ezin zen gutarikoa izan. Irakurri ere ez genion apenas irakurri.
Gerora ikasi genuen A ala B hautatu ordez A eta B ekuazioa ere posible zela. Ikasi genuen soziolinguistika zerbait poliedrikoa dela: nondik begiratzen diozun, ikuspegi ezberdinak emango dizkizula, batzuetan kontradiktorioak, eta den-denak egiazkoak. Fishman estimatzen ikasi genuen, ideia batzuk oraindik ere deserosoak egiten bazitzaizkigun ere. Zertxobait hobeto ulertu genuen hizkuntzen dinamika.
Beranduago Mikel Zalbide heldu zen. Lehenik Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio? artikulua argitaratu zuen erabili.com-en; handik gutxira, Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE. Zalbidek RLS (Reversing Language Shift) esamoldea HINBE (Hizkuntza INdarBErritzea) bihurtu zuen eta Fishmanen "physical breathing space" delako horiek arnasgune bataiatu. Fishmanen ideiak euskaratu baino gehiago egin zuen Zalbidek: gure errealitatera hurbildu. Ez zaizue iruditzen?
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-67822324314795288042015-03-01T06:57:00.002+00:002015-03-01T06:59:43.272+00:00Legamia...
Hitzaldi bati buruzko iruzkina irakurri dut: Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Halako galdera gehiago egin genezake: Eta ekologista? Izan zaitezke ekologista euskaltzale izan gabe? Eta justizia sozialean sinetsi? Eta...
Jon Sarasuak hiru motibazio nagusi aipatu ohi ditu: fluxu motibazioa, pragmatikoa eta balio erantsiarena. Laugarren eta bostgarren bat ere eransten ditu: paradigmaren motibazioa eta mintzoaren ahalmena. Sarasuak esan ohi du paradigmaren motibazioa aurrekoak baino minoritarioagoa dela. Legamia ere deitzen dio. Honela azaltzen du berak:
Aurreko hiru motibazio horiek pertsona batzuen kasuan ez ziratekeen aski izango, hizkuntza beste amets zabalago baten gako izan ez balitz. euskara bestelako mundu baten ametsaren garraiatzaile ere izan da askorentzat, paradigma zabalago baten apustu.
Ez dago gaizki esana!
Antzeko ideia Txepetxi irakurri izan diogu. Buruz ari naiz [eta -agian- oker ere bai, aipua ez baitut inon aurkitu]. Oker ez banago, hizkuntza funtzioak zerrendatu ondoren (identitatea, familia, lana, herria, nazioa, kultura eta nazioartekoa), Txepetxek iradoki omen zuen euskara eta gainontzeko hizkuntza minorizatuak funtzioen eskalan denik eta funtziorik garrantzitsuena betetzera deituak direla: elkartasunaren hizkuntzak izatera, alegia.
To eta no!
Populismoak kutsu peioratiboa du gure artean: demagogiarekin lotu ohi da, planteamendu arrazionalen gainetik planteamendu emozionalak nagusitzearekin, lidergoekin...
Ernesto Laclau-k "La razon populista" liburua idatzi zuen 2005. urtean eta bestelako esanahia proposatu zuen: horren arabera, populismoa subjektu kolektiboa eraikitzeko prozesua da, demanda partikularretatik abiatzea osotasun bat eraikitzeko. Hortaz, demanda partikular horiek artikulatzea da gakoa: "ekibalentzia-kateak" eraikitzea eta demanda horiek guztiak ekibalente bihurtzea. Artikulazio horretarako zerbait behar zela zioen: ideia bat, pertsona bat... inorena ez delako denona izan daitekeen zerbait... demanda horiek guztiak ordezkatu dezakeen ideia bat... Significante vacio deitu zion horri.
Ideia baten aurkia eta ifrentzua dira.
Badakit euskara ez dela demanda partikular bat, ezta feminismoa, ekologismoa edota justizia soziala ere... baina erronka interesgarria da horiek guztiak nola edo hala artikulatzea.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-90820572528576021612015-02-15T20:52:00.001+00:002015-02-16T06:35:04.226+00:00Mamu bat dabil...
Argazkia twitter-en eskuratu dut. Dato Económico aldizkaritik aterata dago, alegia enpresa munduko aldizkari ezagun eta "prestigiotsu" batetik. Gauza askotxo esaten du, lehen begiratuan iduritu baino askoz gauza gehiago
Deigarria egin zait bereziki fokoa argudio ekonomikoetan jarri izana:
Más de 2.000 millones de euros invertidos en el desarrollo del euskera, forzando en muchas ocasiones, es una cifra demasiado importante como para dejarla de lado en el análisis. Una cantidad que no responde a los resultados finales de uso entre la sociedad /.../ Y desde luego la conclusión es muy clara: se ha gastado o invertido mucho dinero sin éxito aparente.
Nola erantzun?
[Bat] Lorea Agirreren modura erantzun genezake eta ezetz esan. Kasurik onenean administrazioaren aurrekontutik % 2ra ere ez da heltzen euskararen sustapen aktiboan inbertitzen dena. Lorea Agirrek hizkuntza zentrala dela esan ohi du, hizkuntzarik gabeko jardunik ez dagoela apenas. Hortaz, euskararen sustapenean gastatzen ez dena, hizkuntza nagusiaren hegemonian gastatzen da.
[Bi] Bestela, Fishman soziolinguistikaren modura erantzun genezake, eta baietz aitortu... hizkuntza politika ez dela merkea. Ezta 2-3 urtean behin hauteskundeak antolatzea ez. Batean zein bestean gauza bera da jokoan dagoena: demokrazia.
[Hiru] Lakoff linguistaren modura ere egin genezake (Don't Think of an Elephant), eta termino horietan eztabaidatzeari uko egin. Esaten duguna esaten dugula ere, euren markoa indartuko dugu: "krisi garaian, lehentasunak beste batzuk dira"... eta marko horretan ezer gutxi dugu irabazteko.
Ez dakit, bada. Hirurak iruditzen zaizkit egokiak.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-32544056862885028502015-02-01T17:04:00.002+00:002015-02-01T20:26:47.064+00:00Parte Hartzea eta Partaidetza: parte hartu eta parte izan
XII. Topaldiaren hitzaldiak streaming bidez jarraitu ditut.
Lorea Agirreren hitzaldia gustatu zait. Gauza interesgarri askoren artean, kulturgintza parte hartzean oinarritu behar dela esan du. Are gehiago: parte hartzetik partaidetzara igaro beharra aldarrikatu du (parte hartu eta parte izan), baita partaidetza identitate moduan ulertu behar dugula iradoki ere; parte hartzen dugun leku horietakoak baikara, parte hartzen uzten diguten leku horietakoak, alegia.
Igor Elortzak ere antzeko ideiak adierazi ditu, eta Benjamin Franklinen aipu bat erabili du: “Esaidazu eta ahaztu egingo dut. Erakutsidazu eta gogoratu egingo dut. Bihur nazazu parte eta ikasi egingo dut.”
Ideia horietatik tiraka, "parte hartzearen eskilara" deritzan eredua gogoratu dut, parte hartzeari buruzko ikastaroetan sarri aipatu ohi dena. Eredua Sherry Arnstein-ek sortu zuen, Estatu Batuetan garapen komunitarioren inguruan ikertzen ari zela. Sherry Arnstein-ek parte hartzea eskailera baten moduan irudikatzen du: eskaileran gora egin ahala, are benetakoagoa eta sinisgarriagoa da parte hartzea.
Zortzi eskailera-maila proposatzen ditu:
Ez Parte Hartzea
Lehena. Parte hartzea = manipulazioa. Agintarien erabakiak legitimatzea da helburua.
Bigarrena. Parte hartzea = terapia. Herritarrei barruan dutena kanporatzeko aukera ematea da.
Parte Hartze Formala
Hirugarrena. Parte hartzea = informazioa. Agintariek beren asmoen berri ematen dute, erantzuteko aukerarik ez badago ere.
Laugarrena. Parte hartzea = kontsulta. Herritarrek iritzia emateko espazioak sortzen dira.
Bostgarrena. Parte hartzea = baretzea. Iritziak jaso ezezik, horietako batzuk aintzakotzat hartzen dira, agintarien borondate ona erakusteko.
Parte Hartzea
Seigarrena. Parte hartzea = lankidetza. Negoziazio prozesu bat da, eta horren ondorioz, herritarren ikuspuntuak kontuan hartzen dira.
Zazpigarrena. Parte hartzea = delegazioa. Erabaki batzuk herritarren esku daude erabat.
Zortzigarrena. Parte hartzea = herritarren kontrola, agintarien tutelarik gabe.
Eredua administrazioari egiten dio erreferentzia. Baina, Sherry Arnstein-ek berak zioen moduan, beste edozein erakunderi ere aplikatu ahal zaio.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-75781167183311243712015-01-18T06:18:00.000+00:002015-01-19T08:21:46.990+00:00in Juan Gelman imitatione
Ordenadorearen aurrean eseri eta idazteari ekin dio
«blog horrekin ez duzu Euskal Herria euskaldunduko» dio bere buruarekiko
«blog horrekin ez duzu euskararen egoera hobetuko» dio
«ez blog horrekin ezta horrelako mila blogekin ere» dio
ez du euskarazko filmerik kausituko, zineman
ez du euskarazko talderik izango, kiroldegian
ez du «egunon, zertan lagundu ahal dizut» esango dion
dendaririk topatuko
horrekin euskarazko diosalik ez dio egingo
goiko pisuko neska ilehoriak
horrekin udaltzainak ez dira atseginagoak izango
haiekin euskaraz egiten saiatzean
horrekin seme-alabak gaztelaniaz arituko dira berdin-berdin
jolas orduan:
«gelak irabazi ditugu, eta patioak galdu»
horrekin lagunak berdin-berdin erdaraz arituko dira
taberna euskaltzalean
mila blog idatzita ere
hemen euskaraz  «eingodau einguradauenak»
hemen erdara ari du zarra-zarra
euskara, ziri-ziri
«blog horrekin ez duzu Euskal Herria euskaldunduko» dio
«blog horrekin ez duzu euskararen egoera hobetuko» dio
«ez blog horrekin ezta horrelako mila blogekin ere» dio
ordenadorean aurrean eseri eta idazteari ekin dio
[Confianzas]
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-10803373340844305912015-01-05T07:30:00.000+00:002015-02-03T05:33:35.882+00:00Hizkuntza politika, politika publikoak, teknikarion lana eta paradoxak
Politika publikoen arloan garrantzitsua da erabakiak nola hartzen diren ulertzea. Hainbat eredu esplikatibo sortu izan da horretarako. Nik neuk hiru aipatuko nituzke:
Bat. Eredu arrazionala.
Horren arabera, erabakiak hartzeko prozesuak arrazionalak dira:
Lehenik, problema definitu eta problema horren arrazoiak aztertu
Gero, irtenbide posibleak identifikatu
Azkenik, alternatibak alderatu eta optimoa hautatu
Eredua aplikagarria da baldin eta helburuak argiak eta adostuak badira, eta baldin eta teknikoki ere helburu horiek lortzeko bidea ezaguna bada.
Bi. Eredu inkrementala.
Zaila omen da politika publikoen norabideetan erabateko aldeketarik sortzea. Erabaki publikoak, orobat, aurreko erabakiei doiketa inkremental txikiak egitea da. Analisi logikoa lekuz kanpo dago, benetan erabakigarriak diren faktoreak beste batzuk direlako: esperimentazioa eta aktoreen arteko elkarrekintza, alegia.
Norabide aldaketa soil-soilik gerta daiteke baldin eta problemari buruzko informazio berria sortzen bada, edo aktoreen arteko botere-harremanak aldatzen badira, ez bestela.
Hiru. Policy streams eredua (Kingdon).
Ereduak hiru korronteri edo fluxuri buruz hitz egiten digu, neurri batean independenteak diren fluxuei buruz, alegia:
Problemen fluxua (konpondu nahi ditugun arazoen bilakaera, elementu berriak...)
Politikaren fluxua (indar korrelazioa, abagune politikoa, hauteskundeak gertu izatea, adib...)
Soluzioen fluxua (ezagutza teknikoa, finantziazio-aukerak...)
Hiru fluxu horiek puntu batean elkartzen direnean, aukera-lehio bat irekitzen da politika publikoen norabidean aldaketa esanguratsuak egiteko.
Testuinguru horretan sortzen da euskara teknikarion paradoxa eta kontraesana:
Nahi genuke... baina jakin badakigu hizkuntza politikan eredu arrazionala oso gutxitan dela bideragarria: kontsentsuak ez dira erabatekoak izaten, eta ikuspegi teknikotik ere erabateko ziurtasun gutxi ditugu.
Eredu inkrementala ez dugu gogokoa. Politika publikoen egonkortasuna azpimarratzen du, eta amore ematea dela iruditzen zaigu: hizkuntza normalizatzea gure esku ez dagoela aitortzea, eta hobekuntza txikiekin konformatu beharra dugula onartzea
Policy streams eredua ere ez da erosoa. Aldaketa esanguratsuak posibleak direla erakusten digu, baina kasik kointzidentziaren ondorio direla: badirudi guk ezer gutxi egin ahal dugula aldaketa horiek eragiteko.
Boaventura de Sousa Santos da egungo pentsamendu kritikoaren izen esanguratsuenetako bat. Acción-con-clinamen kontzeptua erabiltzen du: klinamen-ekintza, alegia. Klinamen hitzak atomoen desbideraketa txikiei egiten die erreferentzia: desbideraketa txikiak dira, ondorio sorta zabal bat abiatu ahal dutenak. Boaventura de Sousaren esanetan, klinamen-ekintzak ere horrelakoak dira: ez dira haustura zorrotzak, desbideraketa txikiak baizik. Txikiak izanagatik, metagarriak, eta konbinazio konplexuak eta sortzaileak eragin ditzakete.
Teknikarion lana horrelakoa dela pentsatu nahi nuke: aldaketa sakon-sakonak ez daude gure esku, baina bai desbideraketa txiki horiek eragitea, eta ekintza txikien bidez aldaketa sakonagoak gertatzeko posibilitatea maximizatzea.
Albert Branchadell irakasleak  La contribució (escassa i poc reconeguda) de la ciència política a l’estudi de la relació entre llengua i societat artikulua idatzi zuen Treballs de Sociolingüística Catalana aldizkariaren 21. zenbakian (2011). Euskaraz ere halako zerbait idatz genezakeen: Zientzia politikoak ikerketa soziolinguistikoari egin dion ekarpen urria eta izkutua.
Duela gutxi politika publikoen analisiari buruzko ikastotxo bat egiteko aukera izan dut, eta den-dena euskararen talaiatik begiratzeko dudan ditxosozko mania honekin, hango ideia batzuk hona ekartzea okurritu zait.
Has gaitezen, bada.
Antza denez, politika zer den adierazteko bi hitz erabili izan dute ingelesez: POLITIC eta POLICIES. Euskaraz ere halako ñabardura bat hartzen du hitzak, singularrean ala pluralean erabiltzen badugu: politika eta politikak, edo (are garbiago) politika eta politika publikoak. Politikak agintearen eta boterearen jokoarekin du zerikusirik; politika publikoak bestelakoak dira: gai edo arazo publiko bati ematen dizkiogun irtenbide espezifikoak, alegia.
Hizkuntza Politika gai zentrala da euskalgintzaren diskurtsoan eta analisietan. Politika publikoak gutxixeago. Harremana alde bikoa da. Erakunde baten Hizkuntza Politikak erakunde horren erabakiak gidatzen ditu, baina sarri alderantziz ere gertatu ohi da: erakundeak arazoei ematen dizkien irtenbide espezifikoek definitzen dute bere Hizkuntza Politika. Koherentzia da kontua. Honekin guztiarekin lotuta, ezin da aipatu gabe utzi Kontseiluaren lana, nire ustez urratzailea izan baita. Udalen hizkuntza politikari buruzko azterketan horixe bera egiten saiatu dira: udalen politika publikoak aztertu, udal bakoitzaren Hizkuntza Politika aztertzeko. Lan aipagarria iruditzen zait, nahiz eta -nire iduriko- gehiago sakontzea merezi duen.
Politika publikoen analisietan badira bi gai bereziki esanguratsuak direnak: lehenak problemen defnizioarekin du zerikusia, bigarrenak erakundeen agendarekin:
Politika publikoen zentzua da problema bati erantzuna ematea. Kontua da problemak egon ez daudela, baizik eta eraiki egiten direla. Eraikiak diren neurrian, era askotara definitu daitezke: problema konpontzeko egin ahal ditugunak eta egin nahi ditugunak ere definizoaren parte dira. Eskura ditugun erantzunek problema akotatzen dute. Hortaz, politika publiko bakoitzaren atzean bada problema bat, galdera moduan formulatu daitekeena. Euskara plan baten atzean, adibidez, honako galdera bat egon daiteke: "ditudan baliabideekin, zer egin dezaket erakunde honetan orain baino euskara gehixeago erabil dezaten, inor gehiegi molestatu gabe? Ezaguna egiten zaizue?
Agenda, bestalde, erakunde batek mahai gainean dituen problemen zerrenda da, politika publikoen jomuga izango diren gaien zerrenda, alegia. Zergatik gai batzuk bai eta beste batzuk ez? Zergatik euskarak ez du behar besteko zentralitaterik lortzen? Prozesuari agenda setting deitzen zaio. Iñaki Mtz de Lunak, framing kontzeptua landu duenean, analisi izugarri polita egin du agenda publikoari eta agenda politikoari buruzkoa. Artikulua BAT aldizkarian argitaratua dago.
[jarraituko du...]
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-74812786854948838282014-12-13T07:52:00.000+00:002014-12-16T03:41:25.365+00:00Zer da planifikatzea? Honatx inoiz irakurri dudan definiziorik onena!
Wikipediaren arabera plangintza erakundeen berrikuntza eta aurrerapenerako kudeaketa-metodologia bat da. Funtsean xede nagusiak planteatzea, horretarako helburu zehatzak ezartzea eta horien lorpenerako estrategia, politika eta programak zehaztea dira plangintzaren pausoak, prozesuan zehar emaitzak eragin dezaketen aurreikuspen egokiak eginez.
Gutxi gorabehera, ados (ñabardura askotxorekin), baina... irakurri dut planifikazioaren definizio hoberik! Duela gutxi, honakoa, esate baterako:
Planificar és una eina per fer millor la feina, per poder avançar-se i predir escenaris; és una manera de concretar el somnis; és un compromís fruit d’un treball de molts. Planificar és voler dibuixar i fer-ho convocant els elements necessaris perquè el dibuix sigui ben complert. Planificar és treballar en i per acords, en visions compartides, en construir a moltes mans. És ser inclusius. La planificació requereix d’un desenvolupament d’esforços pel comú; per evitar que quedi la menys gent possible al marge. Planificar és possible? Podem planificar?
Euskaraz:
Planifikatzea lana hobetzeko erraminta bat da: etorkizuna aurreikusteko eta etorkizunari aurre hartzeko erraminta. Ametsa xehatzeko modu bat da. Konpromiso bat, askoren ahaleginaren emaitza. Planifikatzea marraztea da, eta marrazkia ahalik eta osoena izateko elementu guztiak mahairatzea. Planifikatzea adostasunak biltzea da, ikuspegi partekatuak sortzea. Planifikatzea da esku askoren artean eraikitzea. Inklusiboak izatea. Komunala indartzea, eta inor ez baztertzea. Planifikatzea posible al da? Planifikatzerik al dago?
Kultura planen inguruko eztabaida batetik ateratako testua da. Merezi du oso-osorik irakurtzea. Hemen duzue: http://interaccio.diba.cat/blogs/2014/12/05/planifica-que-alguna-cosa-queda
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-54073789377689059892014-11-21T11:35:00.001+00:002014-11-30T20:22:35.879+00:00Erabilera-arauak ikertu
Aurreko astean Jone Miren Hernandezen aipu bat ekarri nuen hona. Bere ustez interesgarria liteke erabilera-arauak ikertzea: hizkuntzaren hautua nola egiten dugun; nola erabakitzen dugun egoera jakin batean (noiz, non, norekin...) zein hizkuntzatan jardun.
Hizkuntzen Hiztun taldeen arteko botere-harremanak hor ere islatzen dira: erabilera-arauetan. Lluís Vicent Aracil soziolinguistak halaxe idatzi zuen:
/.../ Horrela, arau horiek inpertsonalak eta objektiboak balira bezala hartzen dira; eta konbentzio hutsak diren arren, zerbait “naturala” dela ematen du. Jendeak bete eta betearazten ditu, zergatik jakin gabe, eta hori egiten duela konturatu ere egin gabe. Baina ilusio hutsa da hori. Arauak, benetan, gizakion lana dira: elkarrekintzaren barruan sortzen dira (eta elkarrekintzak sortzen ditu). Esan nahi baita, arau horiek indar-jokoaren ondorioa direla.
Jordi Solé i Camardons-ek una iniciació a la sociolingüística del conflicte azpititulua erabili zuen bere libururako. Ninyoles-ek ere antzeko kezkak zituen, Idioma y poder social liburua argitaratu baitzuen 1972. urtean. Gatazkaren soziolinguistika da; soziolinguistika katalanaren muinean sortu ziren ideiak, askoz arreta gehiago merezi dutenak.
Naturalizazioa boterea iraunarazteko modua da. Iruditzen zait hizkuntza eskubideen diskurtsoa ez dela jendearengana ondo iristen. Oso ageriko kasuak ez badira edota euskalgintzatik hurbil dagoen jendea ez bada, askori kosta egiten zaio hizkuntza eskubideen urraketarik ikustea... Gehienez ere "traba" edo "eragozpen" txikiak ikusten ditu, erabat naturalak. Aurrekoan esan bezala, problematizatzea da koxka: arau horiek zalantzatan jartzea eta "gauzen ordena natural" hori ukatzea.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-17779381257771959082014-11-17T05:15:00.000+00:002014-11-30T20:20:43.773+00:00Hiru apunte jaso nituen, oso denbora gutxian
Aurten, Miramarren EHUk antolatzen dituen uda ikastaroetan Euskararen transmisioaren bide berriak izan zen hizpide. Soziolinguistika Klusterrak bideoak argitaratu ditu dagoeneko (http://www.soziolinguistika.org/en/node/5910).
Handik gutxira, Galizian "Traballando en lingua" udako ikastaroak izan ziren, Carballo herrian, gai beraren inguruan: Transmisión interxeracional do galego. Ikastaro honen bideoak ere interneten argitaratu dira.
Donostiako ikastarotik hiru apunte hartu ditut.
Paula Kasaresek transmisioaren kontzeptua alboratu eta sozializazio kontzeptuari eustea gomendatzen digu, askoz dinamikoagoa delakoan. Alde horretatik, helburua bera aldatzea proposatu du: gure helburua izan behar du haurrak egoera komunikatibo ez-instituzionaletan beren berdinkideekin euskaraz arituko diren hiztunak izatea. Egoera ez-instituzionalizatuak hizkuntza predefinitua ez dutenak dira.
Valentziako erreferentziak ere aipatu ditu: familias mutants deitzen direnak, belaunaldi baten etenaren ondoren, katalanera berriro ere etxeko hizkuntza bihurtu dutenak. Gaztelaniaz, familias revernaculizadoras esango genuke, eta euskaraz, familia etxekotzaileak edo berretxekotzaileak.
Jone Miren Hernandezek sozializazioaren fokoa zabaldu beharra proposatzen du, eta, familiari ez ezik, gertuko komunitateari ere begiratzea gomendatzen digu. Edonola ere, familiaz ari dela hiru ikerketa-ildo proposatzen ditu: (a) familia barneko ideologiak, (b) praktikak, familian eta inguru hurbilean indarrean dauden erabilera-arauak eta arau horiek nola sortzen diren (c) eta hizkuntzaren kudeaketa, hau da, familiak nolako estrategiak darabiltzan etxean euskarari leku egiteko. Familian ere hizkuntza politika egin daitekeela defendatzen du Jone Mirenek: ingelesez, family language policy.
Galiziako ikastarotik, batez ere, apunte bat:
Valentina Formoso irakasleak jarrerak aztertu izan ditu Okzitaniako eskola soziolinguistikoaren ideietatik abiatuta (Henri Boyer eta enparauak). Bere ustez, funtsezko galdera zera da: galego-hiztunek zer ikusten dute beren burua ispiluan ikusten dutenean? Hizkuntzaren inguruan dauden sinismenak, aurreiritziak eta errepresentazioak garrantzitsuak dira, bere iduriko. Elementu horiek guztiak kognizio sozialak dira, eta hiztunek hizkuntzari buruz duten irudia osatzen dute. Horien atzean ideologia linguistikoak daude (eta bide batez baita balioak ere). Alde biko harremana dago ideologien eta errepresentazioen artean; ideologia linguistikoek baldintzatu egiten dituzte hizkuntzari buruz ditugun errepresentazioak, eta errepresentazio soziolinguistikoek elikatu egiten dituzte ideologiak. Faktore hauek guztiak funtsezkoak dira familia bidezko transmisioan. Hitzaldia hemen: https://www.youtube.com/watch?v=lXA36sgqfQU
Urrian, familiari buruzko artikulu bat argitaratu zuen ARGIA asterkariak: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2432/euskara-d-ereduan-ikasi-duten-gurasoak. Aitor Villanueva irakasleak tesina egin du jatorrizko hizkuntza euskara ez duten eta euskara maila ona duten gurasoei buruz. Izenburua luze samarra da, baina oso deskriptiboa: Un estudio de transmisión y actitudes lingüísticas en la Comunidad Autónoma Vasca y la Comunidad Foral de Navarra: Padres y madres castellanoparlantes escolarizados en lengua vasca.
Guraso hauei galdetegi bat egin die, eta ondorio bat edo beste eman du, orain arteko ikerketetan ikusi ez dena. Antza denez, gizonen eta emakumeen arteko ezberdinatasunik ikusi du: "Gizonezkoen %70ek euskaraz hitz egiten diete haurrei euren bikotekidea euskalduna izan ala ez. Emakumeen %85ek euskara transmititzen dute etxean, baina euren bikoitekidea euskalduna bada. Hala ez bada, euskararen transmisioa %40 jaisten da". Bitxia egin zait.
Gogoan dut orain dela 10 urte ikerketak egin zirela Gasteizko Olabide ikastolako eta Donostiako Santo Tomas lizeoko ikasle-ohiekin. Orduan ere kezka bera zegoen mahai gainean: zein da, edo zein izango da, ikastetxean euskaldundu diren guraso gazteen jokabidea hizkuntzaren transmisioari begira?
Oharra: argazkia EMAN GILTZA orritik hartu dut
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-20334114144230317492014-11-04T13:06:00.002+00:002014-11-07T08:34:25.983+00:00Boterea eta kultura
BAT
Boterea ez da objektu bat. Ezin da esan: "boterea dut"
Boterea ez da leku bat. Ezin da esan: "boterean nago"
Eta, hala ere, boterea nonahi dago.
Boterea, batez ere, jardunean ageri da, harremanean, elkarrekintzan. Kontzeptu erlazionala da.
BI
Ingelesetik gaztelaniara ari diren itzultzaileen testu batean hau irakurri nuen:
Two Spanish words translate as the English word “power”: poder and potencia. Generally speaking, we could say that poder defines power as “power over” (the sense it has, for instance, when it refers to state or sovereign power) and potencia defines “power to,” the type of capacity expressed in the statement “I can.” To continue with the generalization, it is possible to say that poder refers to static forms of power, while potencia refers to its dynamic forms. [Hemen]
Kasualitatea izango da, baina hainbatean irakurri dut oso denbora gutxian "poder sobre" eta "poder para" bereizi behar direla; zerbait egiteko boterea izatea (ahalmena), eta inoren edo ezeren gaineko boterea izatea ez dela gauza bera.
HIRU
Naturalizatzea botere-harremanak iraunarazteko estrategia da: "hori hala da", "beti izan da horrela", "ezin da bestela izan".
Botere-harremanak, ordea, ez dira naturalak. Izatekotan kulturalak dira... ikasiak
Stuart Hall-ek eta ikerketa kulturalak sortu zituzten enparauek horretan jardun zuten: boterearen eta kulturaren arteko harremana ikertzen... eta kolokan jartzen. Behin Stuart Hall-i elkarrizketa luzea egin zioten, eta liburu formatuan argitaratu: La cultura y el poder. Conversaciones sobre los cultural studies. Merezi du irakurtzea (sarean eskuratu daiteke pdf formatuan).
LAU
Paulo Freirek "problematizatu" terminoa erabili zuen XX. mendearen hasieran. Bere iduriko, problematizatzea da gogoetaren eta ekintzaren bidez kontzientzia kritikoa garatzeko modua: naturaltzat ditugunak zalantzatan jartzea, "gauzen ordena naturala" ukatzea, egoera gatazkatsu izkutuak agerian jartzea, arazoen mamiari ekitea, eta eraldaketa abiaraztea.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-25946770561494415552014-10-25T08:11:00.003+01:002014-10-26T04:21:03.913+00:00ADOREZ eta ATSEGINEZ
Ohean nago; Josemi Zumalabe fundazioaren lagunen liburua itxi dut; eta pentsakor geratu naiz. Gustatu zait. Zer pentsatua ematen dit. Hunkitu ere bai: lagun eta istorio zaharrak gogora ekarri dizkidalako.
Liburuak militantziaz eta horizontaltasunaz hitz egiten du, militantzia ulertzeko moduaz. Horretaz pentsatuz jarriz gero, bi poloren artean mugitu ohi garela azaltzen dute, polo horiek izendatzeko zailtasunak izanik ere. Sakrifizioaren eta bizipozaren paradigmak deitzeko tentazioa aitortzen dute:
Sakrifizioa: "egin behar da", "norbaitek egin behar du"...
Bizipoza: "nahi dudanean, nahi dudalako, nahi dudan eran"...
Bi poloak dira, baina errealitatea(k) ez d(ir)a horren sinplea(k).
Txepetxi aspaldian irakurritako testu bat etorri zait burura. Izan ere, Txepetxek bi birtute handi ditu. Batetik, kristoren gaitasuna du ideiak han-hemenka biltzeko eta teoria koherente baten baitan artikulatzeko (teoria autokontsistentea, esango luke berak). Bestetik, trebezia berezia du metaforak eta irudiak erabiltzeko.
Txepetxek bizipozaren kontzeptuari lotuta, militantzia "erotizanteaz" hitz egiten zuen: erotizantea, sormena eta gozamena zekarrelako. Hori ukatzen duen militantzia, bere ustez, huts-hutsean betebeharraren kontzeptuan oinarritzen da; eta, gozamena ukatzen duen neurrian, "kastrantea" da.
Konpromisoa eta gozamena, ordea, ez dira kontrajarriak. Txepetxen teorietan sakontzeko sortu zen mintegiak ADOREZ eta ATSEGINEZ izena hartu zuen.
Liburua gustatu zait. Kontrazalean poema txiki eta errepikakorra ageri da... eta hura ere buruan itsatsia geratu zait.
Ni pausoa
Gu bidea.
Bidean pausoa, pausoan bidea
(Poema aurkezpenaren bideoan ere bada oso-osorik: vimeo.com/93254479)
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-80123121534953882932014-10-18T16:46:00.000+01:002014-10-18T18:58:00.569+01:00Berrikuntza eta eraldaketa
Cooper irakasleak "La planificación linguistica y el cambio social" liburuan aldarrikatzen du planifikazio linguistikoak lau punturekin zerikusirik duela: (1) berrikuntzaren gestioarekin, (2) marketinarekin, (3) politikarekin (boterea lortzearekin edo boterea mantentzearekin) eta (4) erabakiak hartzeko prozesuarekin.
Planifikazio linguistikoa, horren arabera, zerbait poliedrikoa da: segun zein aldetatik begiratzen diozun, alde bat edo bestea ageriko zaizu nabarmenago... Norberak zer ikusten duen, norberaren begiradarekin du zerikusia... Baita unean uneko egoerarekin ere; egoerak berak begirada baldintzatu baitezake.
Gustatu zitzaidan Elhuyar fundazioak euskara planak eraldaketa-prozesu gisa aurkeztu zuenean (hemen: Eraldaketa-prozesuak: zer, zertarako, nork, nola...). Haien ustez, eraldaketak, benetakoa bada, botere-harremanak eraldatzea dakar. Horretaz hemen idatzi nuen.
Gustatu zitzaidan, ere bai, EMUN kooperatibak bere marka eta lelo berria aurkeztu zituenean: euskara eta berrikuntza soziala. Behin, ikastaro batean, zeozer kontatu ziguten berrikuntzaren hedaketaz. Rogers izeneko tipo baten teoria da. Horren arabera, berrikuntza baten aurrean pertsonek jokabide ezberdinak hartzen dituzte: berritzaileak, berrikuntzaren hasierako hartzaileak, gehiengo goiztiarra, gehiengo atzeratua eta tradiziozaleak.
Pello Jauregik halako zerbait azaldu zuen Moti+Batu topaketetan: Portaeratik jarrerara. Jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak. Pelloren esanetan, gutxiengo motibatu bat izan ohi da bide berriak urratzen dituena eta euskararen aldeko giro soziala ahalbidetzen duena... Gehiengoa giro horretara egokituko da, ez besterik.
Berrikuntza ala eraldaketa? Esan bezala, begiradarekin du zerikusia. Dena den, inpresioa dut bata eta bestea ez daudela elkarrengandik oso urrun.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-8759614422820220762014-09-27T07:41:00.001+01:002014-09-30T07:14:38.863+01:00Hiztun komunitatea indartzea
Aspalditxo ikasi nuen liburuak arkatz baten laguntzarekin irakurri behar direla. Ohartu naiz mania txiki bat dudala, eta ez dudala gogoko testua oso-osorik azpimarratzea; orrialdeetako marjinak erabiltzen ditut gerora akordatzea merezi duten zatiak nabarmentzeko... puntutxo bat, marratxo bat, X bat... edo hitz gako bat. Hortaz liburu bat esanguratsua egin zaidan ala ez jakiteko, aski da liburuaren marjinak begiratzea.
Uda partean irakurri dudan Teoría y práctica de la psicología comunitaria liburuaren marjinak oharrez beteta daude. Liburua prozesu kolektiboez ari da: botereaz, komunitatea indartzeaz, lidergo komunitarioaz, sareei buruz. Maritza Montero irakaslearena da, eta eskaneatuta eskuratu daiteke bi zatitan: hemen eta hemen.
Ideiaren bat azpimarratekotan, hona hemen batzuk:
Empowerment, ahalmentzea... alferrikako neologismoa da egilearen ustez. Latinoamerikan komunitatea indartzea erabili izan dute aspaldian... Azken batean, hori besterik ez da: komunitatea indartzea, komunitatea gai izatea bere beharrak asetzeko eta bere etorkizuna gidatzeko.
Lidergo komunitarioaz hitz egiten du liburuan. Ikerketak egin dituzte egoera ezberdinetan lider komunitarioak identifikatzeko eta beren ezaugarriak aztertzeko: komunitatearen onura bilatzen duten pertsonak dira, motibatzaileak, atseginak, jendea ezagutzen dute, besteen inplikazioa sustatzen dute eta disidentzia ere onartu egiten dute... Eralan proiktuaren baitan aipatu izan den lider eraldatzaileen ezaugarriak dira.
Sare komunitarioak detektatzen direnerako hortxe daude, ez dago esaterik nola sortu diren. Eskuhartzearekin horixe bera da lortzen dena: sareak bertan daudela ikustaraztea, eta sare horietako kideak existentzia horren kontzienteak izatea. Liburuak, dena den, gako batzuk ere ematen ditu: sareak indartzen edo sareak ahultzen dituzten elementuak. Lehenen artean hiru azpimarratzen ditu: informazioa sozializatzea, konpromisoarekiko beldurra kentzea, eta identitatea indartzea (norbanakoena, familiarena, taldearena, komunitatearena...) Sareak ahultzen dituzten elementuen artean beste hainbat: lidergo txikia edota egozentrikoa, mesfidantzak eta harreman gatazkatsuak, antolakundeari buruzko ikuspegi itxiegiak, eta ikasitako babesgabetasuna.
Laburbilduz, komunitateak indartzeko hiru gako aipatzen ditu: parte-hartzea, konpromisoa eta lidergoa.
Esan izan da hizkuntzaren normalizazio prozesuak hiztun komunitatea behar duela erdigunean. Prozesua kolektiboa dela... prozesu komunitarioa. Hitz potoloa da. Errazago da esatea egitea baino. Liburuak ez du errezetarik ematen, baina bai gako batzuk.
Ikastetxean, enpresan, auzoan... euskara plana abiatzen dugunean, komunitatea ezagutzea komeni zaigu: komunitate horretako liderrak nor diren jakitea, territorioa mapeatzea (elkarteak, taldeak, pertsonak...), harreman-sareak irudikatzea, aldekotasunak eta kontrakotasunak identifikatzea, hasieratik parte hartzea eta konpromisoa erraztea... Komunitatea indartzea da egitasmoa sostenible izateko biderik ziurrena.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-3959742942356289762014-09-18T11:33:00.004+01:002014-09-18T11:33:56.694+01:00Buruko mapak...
Diotenez, uda garaia egoki-egokia da gure buruko mapak astintzeko eta zabaltzeko. Buruko mapak munduari buruz ditugun pertzepzioak dira; baita pertzepzio horiek baldintzatzen dituzten sinismenak, balioak eta (aurre)iritziak ere.
Autolaguntza liburuetan (merkeetan eta ez hain merkeetan) asko hitz egin izan da horretaz. Oporretan gure burua zabaltzeko aholkua ematen dute: leku berriak ezagutu, normalean irakurriko ez genituzkeen gauzak irakurri, urtean zehar entzuten ez dugun musika entzun, jende berriarekin egon, edo aspaldian ikusi ez dugun lagun harekin...
Ez zait aholku txarra iruditzen.
Udako entzunaldiak eta udako irakurraldiak dibertsifikatzeari begira, nik neuk bi "mugarri" izan ditut: Euskadi Irratiko Bihotzeko Fonoteka saioa, eta Berria egunkariko Udako Gaiak atala. Zerbait aipatzekotan, bigarren hori aipatuko nuke nik: portatu egin dira, bete-betean asmatu dute aurten. Testu sorta izugarri polita osatu dute.
Horrekin batera, berrikuntza txiki bat aurkitu dut aurten Interneten: READLIST zerbitzua. Orri sorta bat hartu eta epub formatuan jasotzeko aukera ematen du, liburu elektronikoan lasai-lasai irakurtzeko. Niretzat deskubrimendu handia izan da.
Hau da emaitza:
Euskararen hauspo berriak: http://readlists.com/dcf9ff93/
Kantuan diren lekuak: http://readlists.com/68d9b00e/
Naziogintza eta estatugintza: http://readlists.com/721e3b43
Sortzailea eta konplizea: http://readlists.com/2d4269a5
Udako narrazioak: http://readlists.com/d8538b55
Iaz Kindle horietako bat oparitu zidaten urtebetetzerako. Etekina atera beharko zaio, ezta?
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-41718570533974657712014-09-10T09:55:00.001+01:002014-09-11T11:34:27.123+01:00Euskal kulturgintzaren transmisioaz, herrigintzaz eta euskaldunon nazio kulturalaz
2012. urtean Soziolinguistika Klusterrak, Sorguneak ikertegiarekin elkarlanean, V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia antolatu zuen, Kulturgintza euskararen garabidean izenburuarekin. Gerora BAT aldizkariak ale monografikoa argitaratu zuen izen berarekin. Bata zein bestea, nire ustez, mugarri txiki bat izan dira gutako askorentzat.
Hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna aldarrikatu izan dugu sarri, eta kexatu izan gara hizkuntza normalizazioa estu-estu kultura departamentuei lotuta aurkeztu nahi izan digutenean. Lanbidearen berezkotasuna aldarrikatu izan dugu: hizkuntza normalizatzaileak gara, ez kultur teknikariak, ezta animatzaile soziokulturalak ere (nahiz eta sarri funtzio horiek ere bete behar). Jardunaldia, alde horretatik, toke bat ematea izan zen:. "Aizue, bai... arrazoi duzue, baina kasu! Kulturaren dimentsioa ere ezin duzue zuen lanetik besterik gabe baztertu". Euskara planen dimentsio kulturala landu beharra dago, eta kultura planen dimentsio linguistikoa..
Geroztik gure burua jazten saiatu gara. Tarteka, EKT aditu-tituluaren ikasketetako materialetara jo izan dugu, eta sarri kontu interesgarriak aurkitu ditugu.
Uda aurretik V. edizioaren berri egunkarien orrialde nagusietan jaso genuen, Joseba Sarrionandiaren bi hitzaldi iragarri ondoren. Antza denez, hitzaldiak ezin izango dira aurrez aurre eman, baina ikastaroaren egitaraua zirraragarria da berdin-berdin. Ikusteko parada izan al duzue? Ohi moduan, euskal kulturaren izen ospetsu askok hartuko du parte; baina bereziki deigarria egin zait (baita erakargarria ere) "euskaldunon nazio kulturalaren aurrerabideaz" gogoeta berezia egiteko adierazi duten asmoa: ikuspegi diakronikoa, kanpoko eta barruko begirada, pentsalarien eta politikarien gogoetak, eta... "herri-psikologia osasuntsu batera joateko irakaspenak". Kontxo... ez da erronka makala!
Behin irakurri nuen, herri kulturaz ari garelarik, kontzeptuari bi esanahi emateko joera dugula: (a) herria protagonista duen kultura, eta (b) herri gisa gure burua garatzeko bidea ematen duen kultura. Horretaz ari gara, ezta?
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren aurtengo edizioaren egitaraua hemen duzue oso-osorik (pdf, 2Mb). On egin!
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-12588151168829867272014-08-19T14:44:00.001+01:002014-08-19T14:44:44.913+01:00Euskalgintza, herrigintza eta harrigintza
Gazi-goxoak dira Joseba Azkarragak Etxagibelek post-hazkundeari buruz idatzi izan dituen testuak. Jakin aldizkarian argitaratu berri duen artikulua ere halakoa egin zait: 'Harrigintza' berria. Apunteak hazkunde-osteko euskal herrigintzaz. Iruditzen zait marrazten duen eszenarioa egiatik asko duela; badakit bere asmoa ez dela planteamendu ezkor eta etsigarria zabaltzea... dena den, batzuetan, beste alde batera begiratzeko eta trikuarena egiteko gogoa ematen du.
Garai likidoetan bizi omen gara. Lehen solidoa zen guztia urtu egin da, baita gure arteko harremanak ere. Paradoxikoa da, komunitateak inoiz baino beharrezkoagoak izango baitira, datozkigun erronkei aurre egin nahi badiegu. Urtutakoa harri bihurtu beharko da berriro ere. Horri deitzen dio "harrigintza berria". Erronka handiak ditugu; erantzun kolektiboak behar dira; ikuspegi komunitario batetik egin behar zaie aurre.
Ildo bereko beste testu bat irakurri nuen orain dela hilabete batzuk: Eco-localismos y resilencia comunitaria frente a la crisis civilizatoria. Han trantsizio mugimenduaren azkerketa egiten zuen, eta bost gako azpimarratu:
Komunitatea indartzen du: komunitateak ahalmentzea (enpoderatzea), autogestio-gaitasuna handitzea, parte-hartza indartzea, konpromisoa suspertzea...
Ekintza lehenesten du. Ezin gara zain egon, gobernuek zer egingo duten. Guk geuk egin behar dugu; banaka ez, elkarrekin.
Mugimendu autokritikoa da, baina ikuspegi eta jarrera positiboa eta erakargarria lantzen du. Garrantzitsuagoa da nahi dugun mundua eraikitzea, nahi ez duguna deuseztea baino.
Subjetibitate berria sortzea. Gure barneko trantzisioa ere garrantzitsua da. Eraldaketa sozialaren dimentsio psikologikoa ere zaindu behar da.
Ekintza gidatuko duen metodologia eskaintzen du. Aurreko esperientzietan zer funtzionatu duen jaso, eta ideia horiekin ibilbide-orri bat proposatzen du, era irekian.
Hortaz, horiek dira harrigintza berriaren gakoak. Oraindik ere bide luzea dugu, baina irudipena dut euskararen mugimenduan ez gabiltzala oso bide txarrean.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-15057966025811128842014-08-07T13:48:00.000+01:002014-08-08T16:28:23.822+01:00Begirada bat ikerketa kritikoari
Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 87/88 zenbakiak azken urteotako begirada egiten dio Euskal Soziolinguistikaren Ikerketari. Aldizkaria aurkezteko, Soziolinguistika Jardunaldiak baliatu zituzten, eta gaiari buruzko mahai ingurua antolatu: Patxi Baztarrika, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Iñaki Dorronsoro eta Iñaki Martinez de Luna [http://vimeo.com/91311806]. Gauza interesgarri asko esan ziren bertan, baina bereziki gustatu zitzaidan Patxi Juaristik egin zuen laburpena: ikerketetan askotariko gaiak ikusten dira, askotariko erakundeak, jatorri akademiko ezberdinak... Oro har ikuspegi aberatsa ikusten du, nahiz eta agian ikerketa aplikatua teorikoaren gainetik gehiegi nagusitu, eta nahiz eta nazioarteko ikerketarekin lotura txikiegia ikusten duen.
Patxi Juaristik lehenago ere gaia landu izan du. 2010eko HAUSNARTU sarietan lan interesgarri bat aurkeztu zuen: Euskal Soziolinguistika Aplikatua: bilakaera metodologikoa eta teknikoa (pdf). Ondorioen atala argi-argia iruditu zitzaidan... Patxi Juaristiren esanetan, euskal soziolinguitikak hiru paradigma metodologikoak landu ditu (positibista, hermeneutikoa eta kritikoa), nahiz eta lehen biak (eta batez ere lehena) nagusitu diren.
Hitz gutxitan esanda (barkatu sinplifikazioa): (a) Paradigma positibistak arrazoiak jakitearekin zerikusia du, kausa-ondorio harremanak esploratzea da, maiz metodo kuantitatiboen bidez; (b) Paradigma hermeneutikoa fenomeno baten atzean zer dagoen ulertzea da, eta metodo kualitatiboak ditu gustukoak; (c) Paradigma kritikoak eraldaketa bilatzen du, eta horretarako sarritan metodo partehartzaileak erabiltzen ditu.
Iruditzen zait agerian daudenak baina gauza gehiago dagoela paradigma kritikoaren ildokoak. Gehiegi sistematizatu gabe egin dira; ez dira behar bezala dokumentatu, ez dira argitaratu, ez dira jardunaldietan aurkeztu... Gehiago behar dira? Bai. Lan egiteko moduak sistematizatu behar dira? Esperientzia horiek jasotzeko ahaleginak egin? Jakina.
Badugu zer ikasi!
Duela urte batzuk, Madril aldean, ikerketa militanteari buruzko ikastaro bat antolatu zuten Verdades Nómadas izenburuarekin. Hiru ideiarekin geratu naiz:
Ikerketa militantea militatzeko modu bat ere bada: sen kritikoa suspertzea, etengabeko gogoeta bultzatzea, subjetibitate berriak sortzea, elkarrekin pentsatzea, ideiak partekatzea.... arriskatzea.
Jakintza sortzea ez da nahikoa, jakintza erabilgarria sortu behar da. Zein jakintza da erabilgarria eta zein alferrikakoa? Ikerketa militantearen ikuspegitik, jakintza erabilgarria da eraldaketarako ahalmena ematen duena; zer mugitzen ari den identifikatu, eta hori indartzeko bideak proposatzen dituena.
Taldearen barrutik ikertu behar da, eta ez kanpotik; ikergaia elkarrekin definitu behar da: zer ikusten dugun, zer sentitzen dugun, nolako dilemak sortzen zaizkigun... eta hortik abiatuta jakintza erabilgarria zein den erabaki. Ikerketa militantea prozesu kolektiboa da beti.
Duela hilabete batzuk Orlando Fals Borda soziologoaren lan batzuk irakurtzeko parada izan nuen, eta hasiera batean urrun samar egin bazitzaizkidan ere, amaierarako gustua hartu nien. Esan izan da ikuspegi eurozentrista dugula, eta gure ingurutik harago sortzen diren ikuspegiak eta esperientziak gutxiesteko joera oso-oso agerian dugula. Fals Bordak hegoaldeko begirada eman dio paradigma kritikoari. Haren lanari buruzko hitzaldi baten esteka utzi nahi dizuet, sarrera hau amaitzeko: hemen. On egin!
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-79250764503007904552014-07-28T20:18:00.003+01:002014-07-29T04:11:22.947+01:00Hizkuntzaren sustapena egiten duten entitateak
Ezagutzen al duzue "Cens d'entitas de foment de la llengua catalana" proiektua? Katalanaren sustapena egiten duten entitateen erregistro publikoa da, antza. Horri buruzko albiste bat irakurri dut, duela gutxi:
"Enguany 142 associacions i fundacions formen part del Cens d’entitats de foment de la llengua catalana /.../ 82 pertanyen a l’àmbit cultural, 17 a foment de la llengua, 11 a integració social, 7 a joves i lleure, 11 a organitzacions empresarials i sindicals, a més de l’àmbit de l’esport, la formació, els col·legis professionals i les noves tecnologies"
Hortaz, erregistroan 142 elkarte eta fundazio dago izena emanda. Ez dira soilik zuzen-zuzenean katalanaren langintzaren baitako entitateak (gure euskalgintzaren parekoak). Bestelakoak ere ageri dira: kultura arlokoak, gizartegintzakoak, hezkuntzakoak, enpresa mundukoak... askotarikoak. Egitasmo interesgarria da. Web orrian www.gencat.cat/llengua/cens proiektuari buruzko azalpen ugari ageri dira, baita bideo dibulgatiboa ere:
Eta gurean? Zein dira euskararen sustapena egiten duten entitateak? Zenbat dira? Non daude? Euskalgintza nola definitu?
Urretxun horretaz aritu ziren. Euskalgintza artikulatu nahian, euskalgintza bera definitzera behartuta ikusi zuten beren burua: "Maila kontzeptualean, euskalgintzaren partaidetzat jotzen dira beren erakundeaz gain, gizartean euskararen normalizazioan eragiteko asmoa duten erakundeak".
Mikel Zalbidek horri buruzko gogoeta egin zuen orain dela urte batzuk. Horretarako bi elementu erabili zituen: (a) euskalgintzaren aldeko asmoak eta (b) euskalgintzaren aldeko emaitzak. Hortaz, lau aukera zerrendatu zituen:
A Euskalgintzaren aldeko asmorik bai, eta aldeko emaitzarik ere bai
B Euskalgintzaren aldeko asmorik bai, baina aldeko emaitzarik ez
C Euskalgintzaren aldeko asmorik ez, baina aldeko emaitzarik bai
D Euskalgintzaren aldeko asmorik ez, eta aldeko emaitzarik ere ez
Lehen hirurei euskalgintzaren baitakoak zirela iritzi zien, baina halako bereizketa "txiki" bat egin zuen:
Berariazko euskalgintza dira lehen biak, euskararen sustapena berariaz bilatzen baitute.
Bide batezko euskalgintza da hirugarrena
Gogoeta Euskaltzaindiaren Euskara aldizkarian argitaratu zen, 2007. urtean, artikulu luzeago baten sarrera gisa: Iparraldeko Euskalgintza, XIX. mendearen bigarren erdian: Zaldubi eta bere garaia. (pdf).
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-34346900422768894222014-07-17T09:09:00.002+01:002014-07-17T10:59:58.986+01:00Hurbileko garapen eremua
Lev Semyonovich Vigotsky aditua zen garapenaren psikologian. Sobietar Batasunean hil zen 1934. urtean, baina bere lana ez zen mendebaldean ezagutu 60.en hamarkadara arte. Vigotsky-ren ustez ikastea prozesu soziokulturala da, interakzio sozialean oinarritua, sozializazioa helburu duena. Konstruktibismo sozialaren aitzindaria dela esan izan da.
Badakit gehiegi sinplifikatzea dela. Barkatuko didazue, ezta?
Vigotsky-k hurbileko garapen eremuaren teoria sortu zuen, interkazionismo sozialean oinarritua. Labur-labur esanik :
Garapen
erreala da ikaslea, bera bakarrik, laguntzarik gabe, egiteko gai dena. Garapen potentziala, berriz, oraingoz eskuratu ez duen garapena da, oraingoz bera bakarrik egiteko gai ez dena, baina laguntzarekin lortu dezakeena. Hurbileko garapen eremua, hortaz, garapen errealaren eta potentzialaren arteko distantzia da.
Beste era batera esanda, "i" baldin bada pertsonak bere kabuz aparteko ahaleginik gabe egin dezakeena, ekintza pedagogikoak ikasleari "i + 1" eskatu behar dio, eta jauzi hori gainditzeko baliabideak eman (andamiajea). Gutxiago eskatzeak ez du zentzurik, ikaskuntzarako baliorik ez duelako; askoz gehiago eskatzea ere alferrikakoa da, horrek garapen eremutik kanpo eramango gaituelako.
Eta horrek guztiak zerikusirik al du hizkuntza normalizazioarekin? Bai, ezta? Esan izan da normalizazio prozesua gauzak beste modu batean egiten ikasteko prozesua dela: ikasketa-prozesu bat, azken batean.
Beste ideia bat hurbileko garapen eremuari loturik: Txepetxek, aspalditxo, tipo linguistikoak definitu zituen: A, [B], B, A[B], AB, BA... jatorrizko euskalduna, euskaldunberria, euskaldun kulturizatua, euskaldunberri natibizatua... Akordatzen?
Gerora, normalizazioari begira, tipo linguistikoen optimizazioa aldarrikatu zuen, Hiztunek beren gaitasuna hobetzea da kontua, eta horretarako hiztun tipo bakoitzak gertuko tipologian bilatu behar du bere erreferentea.
Julen Arexolaleibari entzuna diot galdera: zonalde erdaldundu batean, euskara eskolan ikasi duen (ikasten ari den) neska-mutikoarentzat zein da, euskararen ikuspegitik, erreferentzia positibo gertukoena? Zeinek lagundu ahal dio gehien? Agian, ikastetxean bertan bere antzeko egoera batean euskara(z) ikasi eta euskara berea egin duen gaztetxoa. Aisialdirako hezitzaileak bilatzen ditugunean, agian, horrelakoak hobetsi behar ditugu.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-34850441090657011532014-07-01T07:09:00.001+01:002014-07-08T06:52:51.585+01:00Don`t call me vasco
Bat
Orain dela aste batzuk abestia irratian entzun, eta aek-k duela urte askotxo egin zuen kanpaina bat gogoratu nuen:
SER VASCO/A NO ES SUFICIENTE
IZAN EUSKALDUN!
EL EUSKERA ES LA DIFERENCIA
Egia da garai hartan euskararen inguruko publizitate gutxixego egiten zela. Esango nuke euskaltegien matrikulazio kanpainak horregatik zirela esanguratsuak: nonbait, euskararen inguruko diskurtsoaren parte handi bat kanpaina horien bidez definitzen zen urtez urte. Agian gehiegi esatea da, baina nik halako oroitzapena dut.
Kontua da kanpaina horrek haustura txiki bat eragin zuela, ordura artekoekin alderatuta. Ordura arteko matrikulazio kanpainak koloretsuak ziren, bizi-biziak, atseginak, "amableak". Kanpaina horrek hainbat kontzientzia astindu nahi zuen, eta mezua identitatearen ideiaren inguruan oinarritu zuen. Mezuak bazuen halako "deserosotasun" puntu bat, baina ondo funtzionatu zuen.
Bi
Kathryn A. Woolard antropologoak defendatzen du hizkuntza baten zilegitasuna bi ideia nagusiren baitan aldarrikatu ohi dela; bi ideologia linguistikoren baitan, alegia: egiazkotasunaren ideologia eta anonimatuarena. Hau da, hizkuntza gurea delako defendatzen dugu (gure identitatearen adierazpidea) edo denona delako (unibertsala, ez inongoa). Hizkuntza propioaren eta hizkuntza komunaren arteko tirabira da, azken batean.
Hizkuntza minorizatuek egiazkotasunaren ideologian oinarritu ohi dute beren estrategia. Hizkuntza hegemonikoek anonimatuan.
Woolard-ek Kataluniako egoera aztertu du bereziki. Han ere nabaritu du gazteen artean hizkuntzarekiko atxikimendua aldatu egin dela. Hizkuntzarekiko kezka bestelakoa da, antza; eta garai bateko "dolor de llengua" liburua aipatu du. Batzuentzat axolagabekeria da arazoa. Kontua da gazteek hizkuntza ez dutela ikusten gatazka edo arazo moduan: katalana dakite, eta hitz egiten dute; gaztelania ere badakite eta nahieran erabiltzen dute.
Woolard-en ustez, hori guztia trantsito baten ondorioa da: egiazkotasunetik anonimatura. Halako trantsito bat beharrezkoa omen da, maila batetik aurrera hizkuntzaren hedapenari eutsi nahi izanez gero.
Hiru
Dena den, Woolard-ek dio, bi ideologia horietatik, ez batak ez besteak ez diola katalanaren beharrei egoki erantzuten. Hirugarren bide baten beharra aldarrikatzen du. Aukerak ere ikusten ditu: aniztasunaren ideian oinarritzea, diferentzian, hizkuntzaren aldakortasunean, heteroglosian, hizkuntzarekiko jolasean, errepertorio linguistikoak aldarrikatzea...
Oharra. Woolard-en ideiak artikulu honetatik atera ditut gehienak: Les ideologies lingüístiques: una visió general d'un camp des de l'antropologia lingüística. Revista de Llengua i Dret, núm. 49, 2008
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-1801081459150629722014-06-17T06:50:00.002+01:002014-06-18T07:10:53.492+01:00Sareak eta Komunitateak
Aurreko hilabetean hiru sarrera argitaratu nituen, elkarrekin oso lotuak:
Hizkuntza Normalizazioa prozesu kolektibo gisa
Lau apunte, lidergoei buruz
Praktika kolektiboen ekologia
Ohartu naiz laugarren bat falta dela: sareei eta komunitateei buruzko gogoetatxo bat, hain zuzen. Gorka Julioren ideiak eta proposamenak dira abiapuntu.
Interesgarria egiten zait bere planteamendua: sare sozialei buruz eta komunitate birtualei buruz hitz egitean, mundu birtualaren eta mundu errealaren arteko parekotasunak azpimarratzen ditu, eta batean gertatzen diren fenomenoak bestera transferitzen saiatu.
Euskara planen ekarpen nagusietako bat da eragileak (eragin dezaketen pertsonak eta taldeak) aktibatzea eta horien arteko sinergiak sortzea (saretzea). Nik behinik behin hala uste dut.
Saretu hitzak, dena den, bi esanahi dituela iruditzen zait:
Elementu isolatuen arteko loturak eraikitzea. Gure artean, gaur egun, horrela erabiltzen dugu sarri.
Trinkotasuna galdu... Eguraldiaren iragarpenetan, esate baterako, halaxe erabiltzen da: "Ostiralean ere euria egingo du, arratsaldean batez ere, baina tarteka zerua saretu egingo da eta eguraldiak itxura hobea hartuko du".
Sarean loturak arinak dira; komunitateetan trinkoak. Komunitate bateko kide izateak identitatean ere eragiten du, kideek zerbait partekatzen dute: helburu bat, praktika bat... edo --agian-- gai batekiko interesa besterik ez. Horrek, dena den, konpromisoa eragiten du: elkarrekin eta komunitatearekin.
Gorka Juliok --ondo interpretatu badut-- hiru geruza proposatzen ditu: komunitateak, meta-komunitateak eta sareak.
Ezer ez dagoen lekuan egokia eta beharrezkoa da sareak sortzea. Sareak dauden lekuan, komunitateak sortu daitezke. Komunitateak dauden lekuan, komunitateak eta taldeak dira saretu behar direnak, meta-komunitateak osatzeko.
Merezi du horretan sakontzea... eta ez naiz (soilik) teknologiaz hitz egiten ari, eragileen artikulazioaz baizik.
allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-3636629079435414764.post-40550719780400036872014-06-06T12:33:00.001+01:002014-06-08T05:54:12.715+01:00Euskararen "ofizioak"Joan den astean aurtengo Udaltop Soziolinguistika Jardunaldiaren bideoak ikusten aritu naiz. Gauza interesgarri askotxo ikusi dut; Nekane Goikoetxearen hitzaldia, esate baterako: Euskara teknikariaren rolaz: ezagutzari ekarpena praktikatik. Bi ideiarekin geratu naiz:
Euskara Teknikariaren profesioa berria dela dio, "kontsakratu" gabekoa. Oraindik ere arian-arian sortzen ari garen profesioa, alegia.
Profesionalizazioan sakontzeko, praktika gogoetatsua proposatzen du.
Orain dela hainbat urte, euskaltegien berrikuntza kurrikularrari buruzko mahai-inguru batean parte hartzea egokitu zitzaidan. Eztabaida polita izan zen. Euskalduntze mugimenduaren indarraz aritu ginen. Irakasleak ondo baloratuak zirela defendatu genuen, jende inplikatua zela, eta orohar oso ondo ikusiak.
Ideia horrek, ordea, bazuen ifrentzua. Batzuen ustez, euskara irakaslea "azpi-ofizio" baten modukoa zen: jende sinpatikoa, dinamikoa, atsegina... bai; profesional peto-petoak ez. Irudipena zegoen euskara irakaslea -jende askorentzat- tarte baterako jarduna besterik ez zela: ikasi bitartean, edo beste zerbait aurkitu bitartean.
Orain bezala, orduan ere praktika gogoetatsua proposatzen zen: irakaslea ikerlari bihurtu, ikasgelan bertan ikerkuntza bultzatu, nork bere praktikaren gainean ikertu eta ikasi, irakasleen diarioak erabili, behaketa... Dinamika interesgarria sortu zen, emaitza handi-handirik ez.
Hitzaldia ikustearekin batera, Olga Esteve irakasle kataluniarraren izena etorri zait gogora. Euskaltegietako irakasleentzat praktika gogoetatsuaren inguruko hainbat ikastaro eman zuen. Beranduago, 2010ean, berriro ere Euskal Herrian egon da, Ulibarri programaren baitan antolatzen den Eskola Hiztun Bila jardunaldietan. Orain dela hilabete gutxi, artikulu bat argitaratu du Eusko Ikaskuntzaren Ikastaria aldizkarian: Entre la práctica y la teoría. Comprender para actuar (pdf). Merezi du irakurtzea.
Gustatu zait Nekane Goikoetxearen hitzaldia. Déjà vu baten modukoa izan da. allarteanhttp://www.blogger.com/profile/07987055587041470329noreply@blogger.com3