Aurreko hilabetean hiru sarrera argitaratu nituen, elkarrekin oso lotuak:
- Hizkuntza Normalizazioa prozesu kolektibo gisa
- Lau apunte, lidergoei buruz
- Praktika kolektiboen ekologia
Interesgarria egiten zait bere planteamendua: sare sozialei buruz eta komunitate birtualei buruz hitz egitean, mundu birtualaren eta mundu errealaren arteko parekotasunak azpimarratzen ditu, eta batean gertatzen diren fenomenoak bestera transferitzen saiatu.
Euskara planen ekarpen nagusietako bat da eragileak (eragin dezaketen pertsonak eta taldeak) aktibatzea eta horien arteko sinergiak sortzea (saretzea). Nik behinik behin hala uste dut.
Saretu hitzak, dena den, bi esanahi dituela iruditzen zait:
- Elementu isolatuen arteko loturak eraikitzea. Gure artean, gaur egun, horrela erabiltzen dugu sarri.
- Trinkotasuna galdu... Eguraldiaren iragarpenetan, esate baterako, halaxe erabiltzen da: "Ostiralean ere euria egingo du, arratsaldean batez ere, baina tarteka zerua saretu egingo da eta eguraldiak itxura hobea hartuko du".
Gorka Juliok --ondo interpretatu badut-- hiru geruza proposatzen ditu: komunitateak, meta-komunitateak eta sareak.
Ezer ez dagoen lekuan egokia eta beharrezkoa da sareak sortzea. Sareak dauden lekuan, komunitateak sortu daitezke. Komunitateak dauden lekuan, komunitateak eta taldeak dira saretu behar direnak, meta-komunitateak osatzeko.
Merezi du horretan sakontzea... eta ez naiz (soilik) teknologiaz hitz egiten ari, eragileen artikulazioaz baizik.
No comments:
Post a Comment