Katalunian orain dela hainbat urte egindako azterketa baten haritik aritu da Woolard. Horren arabera hizkuntza baten legitimizazioa egiazkotasunaren ideologian oinarritzen denean jokabide linguistikoek oinarri etniko eta identitarioak dituzte. Hor ez dago, beraz, zalantzarik... gainontzeko oinarriak edo elementuak bigarren maila batean geratzen dira. Hizkuntza markatzaile etnikoaren karga galdu eta hizkuntza publiko eta hiritar bihurtzen den neurrian, bestelako ezaugarriak agertzen dira, erabileran eragina dutenak. Generoa da horietako bat Woolard-en ustez.
Gure artean ere aztertu izan da hizkuntzaren erabilera generoaren arabera. Kike Amonarrizek artikulu bat idatzi zuen 1993an. Garai hartan Siadecok egindako azterketen datuek azaltzen zutenaren arabera gazteen artean, emakumezkoek gizkonezkoek baino euskara gehiago egiten zuten. Kikek hiru hipotesi formulatu zuen horretarako:
- Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelania trasmititzea inportantea zenean, emakumeek gaztelaniarekiko leialtasuna erakusten zuten. Euskara prestigioa hartu ahala, euskara trasmititzea inportantea denean, emakumeek euskararekiko leialtasuna erakusten dute.
- Perpektiba profesionalei lotuta, emakumeek bete ohi duten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa baita (irakaskuntza, erizaintza,...)
- Gelaz kanpoko jarduera-esparruen eragina, mutilek kirol-ekintzak aukeratzen baitituzte eta neskek bestelako jarduera "euskaldunagoak"
Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Kale Erabileraren Neurketan ere gaia hizpide izan da behin baino gehiagotan, Kike Amonarrizek aurreratzen zuen feminizazioa neurketa guztietan konfirmatu baita. Prestigioaren teoria da arrazoiak bilatzeko gehien erabili dena: antza denez, emakumezkoan hizkuntza jokaerak lotuagoak daudehizkuntzaren prestigioari , gizonezkoenak baino. Edozein kasutan ere, irakurketa guztietan gaia sakondu beharra aldarrikatu dute.
- Neskek lagun kopuru txikiagoa ematen zuten. Mutilen artean ez zegoen arazorik 3 edo izen gehiago emateko; nesken artean, ordea, herenek edo 3 lagun baino gutxiago izendatu zituzten.
- Nesken artean erreziprozitate handiagoa antzeman zen: A-k B hautatzen badu, B-k ere A hautatzen du gehienetan.
No comments:
Post a Comment