SORTIR DE L’ARMARI LINGÜÍSTIC. Ferran Suay i Gemma Sanginés
TELP ikastaroek arrakasta izan dute gure artean. Hizkuntzaren inguruko diskurtsoa berritu egin dute. Norbanakoaren ardura eta erantzukizuna berriro ere mahairatu egin dute baina lehengo ikuspegi patetikotik harago (ikus. Atxaga) ikuspegi positibo eta proaktiboz jantzi dute.
Bigarren mailako erreferentzietatik badira ere, han-hemenka kuxkuxeatu ditut horien testuak:
Duela gutxi “Sortir de l’armari lingüístic” liburua eskuratu dut. Lehengo ideiak eta istorioak agertzen dira bertan (oso era iradokitzailean, egia esanda) baina nik neuk lehen atalaren ideia batekin geratu naiz: “euskaraz egitea (egin nahi izatea) estresagarria da”.
Gauza askorengatik estresatu ahal gara, baina guzti-guztiek hiru ezaugarri komun dituzte:
- Ezbaia, ziurgabetasuna. Ez dakigu zen izango den egoera horren amaiera.
- Gure kontroletik kanpo dago, neurri batean.
- Mehatxua da. Arrisku bat egon daiteke.
Euskaraz hitz egiteak estresa sortzen du.
- Euskaraz ulertuko du?
- Eta ulertzen ez badu? Zer egin dezaket?
- Edozein kasutan ere, arazoa niri sortuko zait.
Estres egoera bati aurre egiteko bi estrategia-mota erabil daiteke:
- Arazoari bideratua. Arazoa konpontzen saiatzea.
- Emozioei bideratua. Arazoa konpondu gabe ere, ni neu gaizki ez sentitzea.
No comments:
Post a Comment