Euskara ikasi dutenen hizkuntza-ohituren aldaketa aztertzea da aldahitz proiektuaren helburua.
Hizkuntza-ohitura terminoa motz gelditzen dela iruditzen zait. Hiznet ikastaroan, esate baterako, hizkuntzazko jokaeren aldaketa hobesten dute. Hizkuntza-ohiturak "ohitura" baino zertxobait gehiago dira: jokabide sozialak dira, ohitura kontzeptupean mozorrotuak.
Jordi Solé i Camardons irakasleak, soziolinguistika hiztegian, lerro bakar batean azaltzen du terminoa: Hàbit lingüístic = Sinònim d'hàbitus lingüístic. Habitus linguistikoa zer den azaltzeko, orrialde oso bat hartzen du.
Habitusa, Pierre Bordieu soziologoaren arabera, egitura kognitibo bat da, marko bat, gure portaera egituratzen duen eskema kognitiboa: modu jakin batean sentitzeko, pentsatzeko eta ekiteko jendeak dituen aurre-baldintzen edo joeren multzoa. Habitusa, beste ezeren gainetik, soziala da: hiztunen sozializazioaren ondorioa da, eta gizarte egitura barneratzearekin du zerikusia; baita hizkuntzari dagokionez ere.
Pierre Bordieu ¿Qué significa hablar? liburua argitaratu zuen 1985. urtean. Motxilan sartu dut... oporretarako.
No comments:
Post a Comment