Hizkuntza bakoitzak baditu bere balio eta kargak, bere kapital sinbolikoa. Euskara esan, eta zer datokizu burura. Zer esan eta zertarako da. Gaztelera esan, eta zer, frantsesa esan eta zer, ingelesa, eta zer.Hor, hain zuzen, lotuta agertzen dira euskara eta ekologia.
Gogoan dut nola lagun batek ekologia eta ekologismoa bereiztea eskatzen zigun. Ekologia zientzia da, izakien eta inguruaren arteko harremana aztertzen duena. Ekologismoa ez, ekologismoa mugimendu soziopolitikoa da.

Nire buruan ekologismoak gaina hartu dio ekologiari.
Hizkuntza-ekologia esan, eta zer datorkizue burura? Hau da, hizkuntza-ekologia aldarrikatzen dugunean... (Lorearen hitzak maileguan hartuz) zein da hizkuntzari erantsi nahi diogun kapital sinbolikoa? Euskararen aldeko diskurtso amableagoa? Bai, hori beharrezkoa da, baina... hori besterik ez?
Ziur nago ekologiatik ekologismora egin dugun bide berbera egingo dugula hizkuntza-ekologiatik abiatuta.
No comments:
Post a Comment