Den-dena txukun-txukun dokumentu batera ekarri ondoren, baten batek galde lezake... Teknikaria zaren aldetik, pozik al zaude emaitzarekin? Dokumentuari begiratzen diozu, eta baliteke halako egoneza nabaritzea. Bai... lan tresna egokia da, kontsentsuatua, adostua, bide berri bat edo beste irekitzen du... ez dago gaizki.
Errealitatearen irakurketari nabarduraren bat falta zaio. Anbiziosoagoa izan zitekeen. Helburuak beste era batera formulatuko zenituzkeen. Ekintzak? Ez dakizu zer esan. Diotenez, plan ororen atzetik eraldaketa sozialaren teoria bat dago. A eta B egiten baduzu, X helburutik gertuago egongo zara. Ez duzu garbi horretan gehiegi sinisten duzun, baina bai... bada teoria moduko zerbait, inplizitua bada ere.
Pozik al zaude emaitzarekin?
Galiziako gaitero horren erantzuna etorri zaizu burura: egia esango banu... gezurra esango nuke.
Hona istorioa:
Behin batean gaitero zaharra Asturiasera joan zen jaialdi batera. Irratian Hevia musikariari buruz eta bere gaita elektrikoari buruz galdetu zioten. Zer erantzungo zuen? Berak tradizionalagoa nahiago zuen. Ez zuen bereziki gustukoa. Baina... ze demonio! Nor demontre zen bera, hainbeste jenderen gustua juzgatzeko. Gainera, "esperimentu" horiek onak dira gaita zabaltzeko. Zer erantzungo, bada? "Mire usted... si le dijese la verdad, le mentirĂa"Ongi esana, arranopola!
No comments:
Post a Comment