Diotenez, uda garaia egoki-egokia da gure buruko mapak astintzeko eta zabaltzeko. Buruko mapak munduari buruz ditugun pertzepzioak dira; baita pertzepzio horiek baldintzatzen dituzten sinismenak, balioak eta (aurre)iritziak ere.
Autolaguntza liburuetan (merkeetan eta ez hain merkeetan) asko hitz egin izan da horretaz. Oporretan gure burua zabaltzeko aholkua ematen dute: leku berriak ezagutu, normalean irakurriko ez genituzkeen gauzak irakurri, urtean zehar entzuten ez dugun musika entzun, jende berriarekin egon, edo aspaldian ikusi ez dugun lagun harekin...
Ez zait aholku txarra iruditzen.
Udako entzunaldiak eta udako irakurraldiak dibertsifikatzeari begira, nik neuk bi "mugarri" izan ditut: Euskadi Irratiko Bihotzeko Fonoteka saioa, eta Berria egunkariko Udako Gaiak atala. Zerbait aipatzekotan, bigarren hori aipatuko nuke nik: portatu egin dira, bete-betean asmatu dute aurten. Testu sorta izugarri polita osatu dute.
Horrekin batera, berrikuntza txiki bat aurkitu dut aurten Interneten: READLIST zerbitzua. Orri sorta bat hartu eta epub formatuan jasotzeko aukera ematen du, liburu elektronikoan lasai-lasai irakurtzeko. Niretzat deskubrimendu handia izan da.
Hau da emaitza:

- Euskararen hauspo berriak: http://readlists.com/dcf9ff93/
- Kantuan diren lekuak: http://readlists.com/68d9b00e/
- Naziogintza eta estatugintza: http://readlists.com/721e3b43
- Sortzailea eta konplizea: http://readlists.com/2d4269a5
- Udako narrazioak: http://readlists.com/d8538b55
No comments:
Post a Comment