Batzuetan ideiak bata bestearen atzetik agertzen dira, buruan ideia-kate bitxiak sortuz. Zaila da asmatzea zergatik ideia batek hurrengoa ekarri duen: kateamendu logikoa izan daiteke, edo sinbolikoa, edo batek daki…
Bat. Albiste bat irakurri dut: Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik. Jaengo Guardia Zibilak HIRUko afiliatua den Arabako garraiolari autonomo bat salatu du ibilgailuaren takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik, eta 4.601 euroko isuna jarri. Garraiolariak karguak kentzeko orria aurkeztu du, baina Andaluziako Garraio sailak atzera bota du, eta bigarren errekurtsoa jarri beharko du salaketaren aurka.
Bi. Hizkuntzak eta isunak direla eta... Michael Moorek zuzendu zuen Canadian Bacon / OperaciĆ³n Canada filmaren pasarte bat etorri zait burura. Umorezko filma da: gerra hotzaren ondoren etsairik gabe gelditu direnez, Estatu Batuek etsai berriak Kanadan bilatzea erabaki dute. Hori horrela estatubatuar talde txiki bat Kanadara abiatu da, etsaiaren lurraldera. Hona hemen pasartea:
Hiru. Batzuen ustez ez neurri koertzitiboak ez dira zuzenak, ezta isunak ere. Sarasuak, uda partean, mahai-inguru batean diagnostiko soziolinguistiko zurrun baten beharra aldarrikatu zuen. Bere ustez, intuitzen ari gara benetako diagnostikoa eta benetako sendabidea, momentu honetan, beharbada ez dela politikoki zuzena. Beharbada hizkuntza politikan behar diren gutxienekoak ere politikoki onargarria den kontsentsu bat lortzetik urrun samar daude, bere ustez.
No comments:
Post a Comment