- Berria. Gazte elebidun gehiago egon arren, euskara gutxiago erabiltzen dute. 16-24 eta 25-35 adin tarteetan dauden elebidunek orain bi hamarkada baino gutxiago egiten dute euskaraz gaur egun. Kopurua jaitsi egin den arren, hamar herritarretik ia sei erdaldunak dira oraindik.
- Eitb. Elebidunen kopurua gora doa EAEn eta Nafarroan. Bereziki gazteen artean egin du gora euskararen ezagutzak. Dena dela, elebidunen artean erabilera ez da hazi: gaur elebidun direnek ez dute 1991n elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara.
- Gara. Elebidunen kopurua hazi den arren, erabilerak behera egin du azken hogei urteotan. V. Inkesta Soziolinguistikoak dioenez, Euskal Herrian 1991n baino 185.600 elebidun gehiago daude. Bestalde, 35 urtetik beherakoen artean euskara erabiltzen dutenak gehiago badira ere, gizarte osoa aintzat hartuta, elebidunek gutxiago erabiltzen dute euskara.
- El Correo. Aumenta la población bilingüe, pero baja el porcentaje que usa el euskera. El último estudio sociolingüístico cifra en 714.136 los euskaldunes en Euskadi, Navarra e Iparralde, frente a los 528.521 de 1991.
- Diario Vasco. El uso sigue siendo el punto más débil del euskera. En los últimos cinco años el número de bilingües ha aumentado en la CAV, donde ya habla euskera el un tercio de la población.
- Noticias de Navarra. El 11,72% de los navarros es bilingüe, mientras un 20,16% entiende el euskera. El número de euksaldunes en los tres territorios ha aumentado un 35% en 20 años. El 54% de los jóvenes (16-24 años) que dominan la lengua vasca en la Comunidad Foral son euskaldunberris, en 1991 eran un 16%
- Deia. Seis de cada diez jóvenes son bilingües. El conocimiento del euskera sigue aumentado en Hegoalde mientras que desciende en Iparralde. Aunque solo la mitad usa la lengua vasca en el hogar, el 86% la utiliza para comunicarse con sus hijos.
Zenbaki askotxo, ezta? Gakoak zein dira, nire ustez?
- Elebidunen kopurua hazi da (%27). Hala ere, erdal elebakarrak nagusi dira oraindik ere (ia %60)
- Joerak mantendu dira, baina erritmoa moteldu. Iparraldean hobekuntza txiki bat ikusi da gazteen artean.
- Erabilerak hazkunde txiki bat izan du; hau da, euskara gehiago erabiltzen da, hiztun gehiago dagoelako. Halere ere, lehengo euskal hiztunek euskara gehiago erabiltzen zuten egungoek baino.
- Erabilera eremu formaletan handitu da, batez ere; ez horrenbeste eremu informaletan.
- Araba: Euskal Herriko batez bestekoaren azpitik segitzen duten arren, elebidunak hirukoiztu egin dira Araban 1991tik; orain, %16,8 dira. Gazteen ia erdiak euskaldunak dira, baina %7 soilik aritzen dira euskaraz normalean.
- Bizkaia: Bizkaiko gazteen %53k badakite euskaraz; baina helduen %74,3 erdaldunak dira, eta batez bestekoa %25era mugatzen du horrek.Helduek baino gehiago egiten dute gazteek euskaraz, baina gaztelaniarekin nahasiago.
- Gipuzkoa: Euskalduna da bi gipuzkoarretik bat, eta euskaraz egiten dute hamarretik lauk; Donostian asko jaisten da euskararen pisua.Oraindik, euskaldun zaharrek eragin handia dute, biztanleriaren herena adina baitira.
- Nafarroa: Nafarroan oso mantso ari da handitzen euskaldunen kopurua, bereziki gazteen artean, baina erabilera ez da hazten ari. Herritarren erdiek desegokitzat jo dute Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika.
- Iparraldea: Euskararen amiltzea ez da geratu Ipar Euskal Herrian, baina gazteenen artean handitzen hasi da elebidunen kopurua. Lau elebidunetik hiruk ez dute euskara erabiltzen; %2k soilik erdara baino gehiago.
No comments:
Post a Comment