Hemen arazoa da badela hizkuntza bat guztiok dakiguna eta bestea ez. Bestea bakar batzuek dakite (dakigu). Hiri handietan kontaktu anonimoak, inpertsonalak, ugariak dira. Kontaktu horietan, psikologikoki, ez da gauza bera hizkuntza bat ala bestea erabiltzea. Guztiok dakigun hizkuntza erabiltzea da errazena. Norberaren ideologiak kontrako norabidea erraztu dezake: ahalegina egiteko prest egon gaitezke. Edozein kasutan ere, ahalegina behar da: esfortzua. Herri txiki batean bestelako faktoreak egon daitezke: konfiantzazko harreman-sareak, konplizitateak... Hirian ez.Argudio gogorra egin zait, deserosoa. Katalanari buruz ari ziren. Saizarbitoriak Argia aldizkarian esan zuena ere ekarri dit gogora:
Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko.
Aurreko sarreran CUSC taldeak "hizkuntza ertainei" buruz egin duen lana aipatu nuen. Hainbat lan-ildo izan dituzte: besteak beste, "hiri eleaniztunak". Hizkuntza komunitate ertainek hiri eleaniztunetan dituzten erronkak aztertu nahi izan dituzte.
Hizkuntza ekologia eta iraungarritasuna buruan, intesgarria da ekosistema soziokultural urbanoak aztertzea, hizkuntzen etorkizuna hor baitago jokoan.
Hizkuntza ekologia eta iraungarritasuna buruan, intesgarria da ekosistema soziokultural urbanoak aztertzea, hizkuntzen etorkizuna hor baitago jokoan.
Iruditzen zait, gurean ere, lan polita egin daitekeela ildo horretan.
No comments:
Post a Comment