2012/09/08

Metaforak (2): ekaitz perfektua

"Azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen adierazteko seinaletxoak". Halaxe dago adierazita @garaigoikoa blogean. Ikaragarri figura polita iruditzen zait. Berroigeita bost sarrera dira dagoeneko. Horietako batzuk oso-oso gertukoak eta oso-oso kutunak ditut.

Ildo berean, bada beste figura bat izugarri gustukoa dudana: EKAITZ PERFEKTUA.

Ekaitz perfektuak beldurgarriak dira itsasoan. Zailak dira aurreikusten. Ez dute kausa edo arrazoi bakarra. Banan-banan hartuta, ekaitz perfektua eragin duten elementuak ez dira arriskutsuak; elementu horien guztien konbinazioa, ordea, itzela izan daiteke: ikaragarria, izugarria, demasa...

Ekaitz perfektua, jakingo duzuenez, Fermin Etxegoienek gobernatzen duen musikari buruzko irratsaioa da. Mugarri izan diren diskak biltzen ditu, eta era monografikoan landu. Xabier Leteren lehendabiziko diska agertu da programan,  Anariren hirugarrena, Hertzainak taldearen lehena, Ruper Ordorikaren "Hautsi da Anphora"...

Euskarazko kulturgintzak azatzak ditu. Ekaitz perfektuak ere bai.

Sortu zirenean, elementuak banan-banan hartuta, inork gutxik aurreikus zezakeen beren arrakasta. Une egokian sortu ziren  Behar zena, behar zen momentuan... Korrika da bat,  Bertsozaleen elkartea ere bai, eta Durangoko Azoka, eta...

1 comment:

garaigoikoa said...

Metaforen gerratean jarraitzen duzu, gogor jarraitu ere. Ohore bat da Fermin Etxegoienen ondoan aipatua izatea. Nik daukadan musika modernoari ezagutza eskasa berari esker baita. Oraindik gogoratzen dut ikasle garaian Bilbo Hiria irratian egiten zuen musika saio gogoangarria (izenarekin ez naiz akordatzen). Azatzekin jarraituko dut, behintzat 50. azatzera heldu arte.

Esker mila!