Hirugarren aldia da, ziklo berriaren kontua entzuten dudana.
Lehena iazko azaroan. Topaguneak, "Federaziotik mugimendura" kongresuan, ziklo berri bat irekitzeko beharra aldarrikatu zuen. Prentsan irakurritakoaren arabera, aro berri horrek hiru ardatz behar dituela proposatu da: «Hezurdura plangintza indartsu bat, euskalgintza berri bat eta euskal hiztunak»
Bigarrena Kale Erabileraren Neurketaren emaitza jakitera eman denean irakurri dut. Batzorde Teknikoak balorazio zorrotzak egin ditu: batetik, duela hamar urtetik hona euskararen kale-erabilera bere horretan dagoela esan du, trabatua; (b) eta bestetik, adierazi du, egungo baldintza soziolinguistikoak aldatzen ez badira, euskararen erabilerak goia jo duela. Iker Martinez de Lagosek oso azalpen egokia egiten du Ziklo berri baterako GPS-a artikuluan.

JAKIN aldizkariaren 193. alean Alberto Barandiaranek euskalgintzaren hirugarren aroa aipatzen du. Haren esanetan, ikastolen sorrerak eta euskara batuaren onarpenak lehen aroa markatu zuten, 60ko eta 70eko hamarkadetan. Ondoren 30 urte eman ditugu hedabideak sortzen, administrazioa euskalduntzen, euskarazko irakaskuntza zabaltzen eta helduak alfabetatzen. Aro berri bat irekitzeko ordua da orain: hor egindako lanari fruitua ateratzeko ordua... orain erabilera da erronka.
Denborak ematen duen perspektibarekin, esango nuke testuinguruak ere garrantzitsuak direla. Ikastolen sorrera eta euskara batuaren onarpena frankismoaren azken bi hamarkadetan etorri ziren; trantsizioa deitu izan denak eta handik honako garaiak markatu dute bigarren aroa. Zein izango da hirugarren ziklo honen testuinguru politiko eta soziala? Ezin jakin. Gauza horiek gerora ikusten dira argiago.
"Sasian zarraparra denean, izaten da zerbait" dio euskal esaerak, edo... "Ez da kerik, su gaberik". Bada, beraz, ziklo berria abiatzeko beharra... baita gogoa ere (iruditzen zait).
Estrategia berriak pentsatzeko ordua da.
No comments:
Post a Comment