2013/07/24

Zeharlerrotasuna (3... azkena, oraingoz)


Eduardo Apodaka irakasleak ekologismoaren eta feminismoaren lorpenekin gehiegi ez liluratzeko gomendioa egin du, duela gutxi Berria egunkarian (ikus. Gizartearen kontra). Bere ustez mugimendu horiek jendartea aldatzeko jaio ziren, eta aktibazioa eta kontzientzia astintzea lortu badute ere, arrakasta hori azalean baino ez dute lortu: jende aurrean agertzeko maneran, eta ez funtsezko elementuetan.

Arrazoia du ziur aski. Dena den, aste hauetan genero-ikuspegia transbertsalizatzeko proposamenei buruzko erreferentziak begiratzen aritu naiz, eta -egia esan- oso metodo landua iruditu zait. Neutralitatearen diskurtsoa hautsi dute, eta jarduera guzti-guztien inpaktua aldez aurretik ebaluatzea proposatu, bost pausutan:

[ Bat ]  Pertinentzia aztertu. Generoa aldagaia errelebantea al da? Jarduerak emakumezkoen eta gizonezkoen errealitatean eragina izango al du?
[ Bi ]  Arlo horretan generoaren aldetik dauden desorekak identifikatu. Horretarako informazio nahikorik al dugu? Zein informazio osagarri eskuratu behar dugu? 
[ Hiru ]  Eskuhartzea edo programa aztertu: justifikazioa, helburuak eta ekintzak. Jardueraren justifikazioan aipamenik egiten da? Helburuetan berdintasunaren printzipioa transbertsalizatzen da? Ekintzetan hasierako desorekak arintzeko neurriak hartzen dira?
[ Lau ]  Jarduerak, edo programak edo dena-delakoak generoaren ikuspegitik izango duen inpaktua identifikatu eta baloratu. Zer espero ahal dugu jardueraren ondorioz: hasierako egoera hobetzea ala kontrakoa?
[ Bost ]  Egoki irizten diren aldaketak eta hobekuntzak proposatu.

Sinplea baino eraginkorra. Abiapuntu interesgarria dirudi.



No comments: