Amu moduko galdera zen izenburua: Asko hitz egin dugu eta asko idatzi dugu euskararen egoerari buruz, ba al da oraindik zer esanik, (protestatik harago)? Galdera zehaztu ere zehaztu zuten:
- Gure esku dauden baliabide guztiak indarrean jartzen ditugu?
- Zerbait gehiago egin ahal dugu?
- Euskararen mugaldean (periferian) dagoen jendea nola erakarriko dugu?
Hizlarien arabera, euskarak (eta euskal kulturak), nitxo-ak behar ditu: merkatu-nitxoak. Adibide esanguratsua aipatu dute: pailazoak... Iruñean, Baztanen zein Tuteran... nor da gai gaztelaniaz aritzen den bi pailazo-talderen izenak aipatzeko? Inortxok ez. Eta euskaraz? Guraso ez bazarete, bat edo bi aterako zaizkizue. Haur txikiak badituzue, laupabost ere bai.
Non da, bada, arazoa? Bada... seme-alabak hazi dira eta dagoeneko ez dituzte Pirritx eta Porrotx lehen bezainbat maite; Bob Esponjak euskaraz ez daki; pop musika ingelesez alaiagoa iruditzen zaie...
Merkatu-nitxoak... gaztelaniak oraindik okupatu ez dituen espazioak identifikatu eta euskaraz bete. Mikro-espazioak euskararentzat, espazio normalizatuak... Ba al da oraindik zer esanik? Zer esanik... ez dakit. Zer eginik... ugari.
Dokumentazioa hemen duzue:
1 comment:
1.Gure esku dauden baliabide guztiak indarrean jartzen ditugu?
Ez.
2.Zerbait gehiago egin ahal dugu?
Bai.
Ordezkari politiko abertzaleei, ustez hain euskaltzale diren horiei, hitza bete dezaten exijitu, eta boterea duten erakundeetan (udalak, mankomunitateak, GFA...) ardurari hel diezaiotela exijitu. Asko egin dezakete, unionistez kexaka ibiltzeaz gain.
3.Euskararen mugaldean (periferian) dagoen jendea nola erakarriko dugu?
Gurea, "erdigunea" sendotuz eta autonomia irabaziz. Orduan hurbilduko zaizkigu, ez lehenago.
http://zuzeu.com/2013/10/17/upn-k-badu-hizkuntza-politika/
Post a Comment