Jokoan dagoena ez da euskararen biziraupena. Euskarak bere biziraupena bermaturik du bizpahiru belaunalditarako. Jokoan dagoena euskararen bizi-indarra da, eta hori nagusiki euskal hiztunon esku dago.
Ez al duzue hor "mugimendu diskurtsibo" txiki bat nabaritu? Bizi-indarra da jokoan dagoena. Bizi-indarra: hizkuntza politika ofizialarekin ados egon ala ez, kontzeptu interesgarria iruditzen zait, bai kaleko adieran bai adiera akademikoan... Gainera, adiera akademikoa, sarri, kaleko adiera baino harago iristen da.
Soziolinguistika Eskuliburuaren arabera, bizi-indar etnolinguistikoa da "talde arteko egoeretan talde bati izaki kolektibo desberdin eta aktibo gisa jokatzeko aukera handiagoa ematen diona". Kontzeptu zehatza da, eta oso-oso intuitiboa.
Hizkuntza baten bizi-indarra erlatiboa da beti. Ondoan d(it)uen hizkuntz(ar)ekin harremanean ulertu behar da, talde arteko egoerari baitagokio. Bizi-indar etnolinguistikoa hiru faktore multzoren arabera definitu ohi da: faktore demografikoak, estatusa eta sostengu instituzionala.
Faktore demografikoak alde batera utzita, estatusa eta sostengua kontu potoloak iruditzen zaizkit. Ni neu ez nintzateke ausartuko "hori nagusiki euskal hiztunon (norbanakoen) esku dagoela" esatera.
Oraindik ez dut aipatu; bizi-indar etnolinguistikoaren eredua hiru autorek landu zuten 1977. urtearen bueltan: Giles, Bourhis eta Taylor. Lehenago Mackey kanadiarra ere kontzeptu hauen bueltan aritu zen, eta hizkuntza baten botere erlatiboa ezagutzeko kontuan hartu behar diren ezaugarriak definitzen saiatu (demografikoak, legalak, ekonomikoak...). Mackey-k botere hitza erabili zuen. Ziur aski, ez da hitz erosoa, baina bai esanguratsua. Gaur egun, hegemonia hitza erabiliko genuke, ezta? ;-)
Bizi-indar etnolinguistikoaren kontu honek koxka gehixeago dituela iruditzen zait, psikologia sozialaren eremuan bete-betean sartzen direnak: identitateak, bizi-indar subjektiboa... Hobe beste baterako uztea.

No comments:
Post a Comment