Aurreko post batean idatzi bezala, hiru estrategia aipatzen zituen Mario Zubiagak: boterea, eragina eta identitatea. Izenak ere iradoki zituen: aitaren etxea da botere-estrategia; amaren sua da herrigintza.
Artzek, Oihana Auhenka diska-liburuan, honela idatzi zuen.
aitak
aitak oihanetik egurra ekarri
baina sua,
antzina-antzinatik
gure etxeotan
etxeko sua, amak,
amak zaindu ohi zuen
arreta amoltsuz...
bai sutondokoa,
bai eta, batez ere,
etxekoon bihotzondokoa:
lurrekoa bezala zerukoa.
ama ohi zen suaren apez!
amak sua zaindu...
eta ama, aitak.
No comments:
Post a Comment