Asmoak eta susmoak
2010an, EAEn Hizkuntza Marko Hirueleduna abian jartzeko asmoa azaldu zuen Eusko Jaurlaritzak. Gaztelera, euskara eta atzerriko hizkuntza bat ardatz hartuta, hirurak irakasgai izateaz aparte, irakasbide ere izatea zen asmoa: gutxienez 5 orduz astean.
Asmoak susmoak sortu zituen, eta "eraso" moduan ulertu. A eta B ereduen emaitzak ikusita, euskara ahultzeko estrategia gisa ikusi zuten askok.
Honi guztiari buruz Maier Ugartemendiak lan interesgarria idatzi du BAT aldizkarian. Testua hemen eskuratu daiteke.
Ondo esanak eta ondo eginak
Ikastolen Elkarteak beren Hizkuntz Proiektua argitaratu zuen 2009. urtean. Ez da teoria hutsa. Hainbat eta hainbat urteetako gogoetaren eta esperientziaren emaitza da.
Euskara da oinarria eta ardatza; baina gainontzeko hizkuntzak ere kontuan hartzen ditu, eta helburuak zehaztu:
- Euskara zein beste hizkuntza ofizialerako (gaztelera/frantsesa), DBHren amaieran, erabiltzaile independentearen B2 maila lortzea da helburu.
- Ingeleserako, nazioarteko "lingua franca" izaerari erantzunez, erabiltzaile independentearen B1 maila lortu nahi da.
- Mugaz bestaldeko euskal komunitatean, beste hizkuntzarako (frantsesa/gaztelania) oinarrizko erabiltzailean A2 mila lortu nahi da.
Ingelesa 4 urtetik aurrera sartzen da kurrikuluan, gaztelera Lehen Hezkuntzan eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzan. DBHn ikasgai bat ingelesez ematen dute.
Liburu osoa hemen dago.
Ametsak
Europako Batzordeak, 2008an, lantalde bat osatu zuen, Europako eleaniztasunaren inguruan gogoeta egiteko. Amin Maalouf idazlea izan zen taldeburua. Txosten labur batean gogoetaren ondorioak bildu zituzten: "Un reto provechoso. Cómo la multiplicidad de lenguas podría contribuir a la consolidación de Europa". Oso-oso labur esanda, honako hau proposatu zuten:
- Europear Batasuneko bi herriren arteko harremanak euren hizkuntzetan izan behar dira, eta ez hirugarren hizkuntza batean
- Horretarako Europear Batasunak kontzeptu berria zabaldu behar da: norberaren hizkuntza adoptatua.
Argi eta garbi azaltzen dute, norberaren hizkuntza adoptatua ez litzatekeela atzerriko bigarren hizkuntza izan beharko. Bi hautu egin beharra ikusten dute: batetik nazioarteko komunikaziorako baligarria izango den hizkuntza (gure artean, ziur aski, ingelesa), eta bestetik hizkuntza adoptatua. Bigarren ama-hizkuntza izatea nahi lukete: hizkuntza ondo ikasia, erabili ere sarri erabilia, herri horren kultura ezagutu, lotura afektiboak... Adopziozko hiztun horiek bi herrien arteko bitartekariak lirateke.
Esan gabe doa, hizkuntza txikiek ere hizkuntza adoptatuak izateko aukera izan beharko lukete.
Esan gabe doa, hizkuntza txikiek ere hizkuntza adoptatuak izateko aukera izan beharko lukete.
Ametsak beharrezkoak dira.
No comments:
Post a Comment