Garai batean erdarari erdara esaten genion.
Etimologikoki erdara «erdi-era» zela irakurri genuen: «cuasi lengua». Grekoentzat eta erromatarrentzat ere greko edo erromatar ez ziren guztiak barbaroak zirela azaldu ziguten: greko hitz egiten ez zekitelako ziren barbaroak, "bar-bar" hitz egiten zutelako. «Erdu-era» ere izan zitekeela entzun genuen, hots, «lengua venida».
Hortaz, hainbat kontestutan, gaztelera eta gaztelania esaten (idazten) dugu, inor ez mintzeko.
Koldo Mitxelenak “erdara ere hemengoa dela” idatzi zuen. Zer pentsatua eman zigun. Euskal Herrian Euskaraz taldeak bide arriskutsua dela ohartarazi digu duela gutxi: euskara berezko hizkuntza bakarra dela esatetik euskara eta erdara, biak (hirurak) bertako hizkuntzak direla esatera pasatu garela ohartarazi digute; eta hori asimilazioaren bidea dela. Horrek ere zer pentsatua eman digu.
Joxe Manuel Odriozolak dio gaztelaniaren kontu hori trantsizio garaian sortu zela. Ordura arteko Espainera vs. Euskara dikonomia baztertu zen --baita abertzaleen artean ere-- terminologia xamurragoa eta karga ideologiko txikiagokoa bilatzeko [hemen].
Aste honetan bertan Arabako Kultura, Euskara eta Kirol diputatua (PPkoa) irratian egon da. Euskararen munduarekin duen harremanez ari zela, honakoa esan du:
Aste honetan bertan Arabako Kultura, Euskara eta Kirol diputatua (PPkoa) irratian egon da. Euskararen munduarekin duen harremanez ari zela, honakoa esan du:
...en euskara y en erdera, ¿Porque no? En erdera, gaztelaniaz como dicen ellos, yo prefiero erdera, para mí toda la vida ha sido el erdera... [hemen, 02'30'' gutxi gorabehera]Bitxia egin zait.
No comments:
Post a Comment