Bada esaera zahar bat "beharra eta ardaoa neurrian" hartu behar direla dioena: ez larregi, ez gutxiegi. Ez dakit planifikazioarekin ere ezin ote den beste horrenbeste esan. Halakoxe inpresioa izan dut aurreko astean, lagun irakasle batekin hitz egiten egon ondoren.
Surflariak bestelako estrategia du. Olatuak ezin dira planifikatu. Olatuak etorri ahala hartu behar dira. Surflariak bere burua eta itsasoa, biak ala biak, ezagutzen ditu, eta horri esker hartzen ditu erabaki egokiak .
HIZNET ikastaroetan, gai askoren artean, "Plangintzaren funtsa teoriko eta teknikoak" aztertzen dira. Gogoan dut saio horretan Alfonso Vazquezen ikuspegia interesatu zitzaidala. Harek dio estrategiari eta plangintza estrategikoei buruz dugun paradigmak ez diola ondo erantzuten egungo egoera ezegonkor eta dinamikoari. Estrategia ulertzeko beste era bat proposaten du: “bidezidor estrategikoa”. Inportantea da norabidea argi izatea, hori bai! Baina hortik aurrera plan irekiak defendatzen ditu. Ez dugu zertan planifikazio oso-osorik egin. Abiatzeko ez dugu horrenbeste behar: hainbat ekintza sorta era irekian abian jarri, eta emaitzak ikusi. Ekintza horien ebaluazioak erakutsiko baitu zer baztertu eta nondik jo.
David Anautek oso parodia polita egiten du, TXOKOTIK ZABALERA liburuan (189-192 orr.):
Egoeraren larritasunaz kontsentsua dugu batzordean. Kopeta beltza denek. Isilik gelditu dira denak berriz, batzordeburuak berriz hitza hartu duen arte.Esan gabe doa parodia bat besterik ez dela.
--PLAN bat egin dezagun
Lehendabiziko txnparta piztu da.
--Bai, Plana. Plan bat behar dugu --bizpahiru ahotsek aldi berean.
Txinpartak berehala piztu du sua. Denak, kudeatzaile, teknikari, batordeburu... denak ere aho batez, oihuka:
--PLANA! PLANA! PLANA!
--Baina ez dezagun plana egin, DISEINA dezagun --ozta-ozta aditu den ahots batek.
Txaloak proposamen berriari.
--Horixe, diseina dezagun, beraz.
Mahaikideen aldartea aldatzen hasi da. Begiradak eta kopeta beltzak hasiak dira argitzen. Bilerakide asko, dagoeneko koadroak, geziak eta baita taulak ere marrazten ari da, zirriborro.
--Hasteko, hitzaurrea eginen dugu --esan du agintariak.
--Eta gero, LEHENTASUNAK --batzordekide batek.
--Eta irizpideak! --berriz ere agintariak
Etsipenaren horma erori da. Bizipoza barreiatu da mahai inguruan.
--Baliabideak!
--Aukerak, arriskak, mehatxuak, indarguneak...
--Eta, eta, eta... eta KRONOGRAMA!
/.../
1 comment:
Planifikazioaren kontrakoa ote naizen galdetu didate. Et, et, et... nik ez dut hori esan!
Gauza nabariak direla iruditzen zait. Plangintza estrategikoak bi alde behar ditu: estrategia eta plangintza.
Estrategia da lehena. Baita ikastetxeetako planetan ere. Datu base bat ekintzez betetzea ez da nahikoa. Lehenik estrategia. Plangintza gero dator. Are gehiago, iruditzen zait, estrategia argia bada, eta ondo barneratua bada, onargarria dela plangintzan hankamotz ibiltzeko "luxua".
Aukeratu behar izatekotan zein aukeratu? Lemazaina ala surflaria? Gorroto ditut halako dilemak.
Post a Comment