Halako sentsazio bat izan dut nik aste honetan.
Liburuxka baten aurkezpenera joateko gonbita jaso nuen. Liburuxka ele bietan dago, nahiz eta gazteleraz sortua izan. Aurkezpena euskaraz hasi da: ongi etorria emanez eta gaiaren garrantzia azpimarratuz (01'30''). Handik aurrera gazteleraz jarraitu dute hizlari guztiek... Orotara ia bi ordu izan dira. Euskararen erabilera, beraz? Kuantitatiboki, txikia (%1 inguru); kualitatiboki, hutsala.
Oro har, egia da euskara gero eta gehiago erabiltzen dela. Alde kualitatibotik, Txepetxen arabera, erraza da euskara zertarako erabiltzen den antzematea:
- Erabilera salutatorioa (agurrak), "sartzeko" eta "ateratzeko". Barruko gelak, egongelak... gazteleraz daude hornituak.
- Erabilera indignatua (manifak): kontsignen eta graffitien hizkuntza. Eztabaidarako eta hausnarketarako ez... horretarako beste hizkuntzak daude.
- Erabilera instituzionala, formala: gazteleraz pentsatu, gazteleraz sortu, eta, gero, euskaraz jarri. Espazio formala bete behar da, legeak hala aginduta, eta ez horren eskaera erreala dagoelako.
- Erabilera suntuarioak (errotulazioa, epigrafeak, iragarkiak, bisita-txartelak, toponimia...). Sarritan errealitate elebakarra izkutatu, eta elebitasun normalizatuaren irudi faltsua ematen dute.
Oso ikuspegi kritikoa iruditzen zait. Borobilegia, agian. Baina ezin da ukatu egiatik asko duela.
Jose Maria Sanchez CarriĆ³n. (Re)pensar o discurso. Hemen (95-135 orr.)
No comments:
Post a Comment