Tom Joad da istorioaren protagonista. Kartzelatik atera berria, herrira itzuli da eta egoera penagarria aurkitu du: auzoko familia ugari, nekazari maizterrak, beren etxeetatik kanporatu dituzte eta immigratzera behartu, lan, lur, duintasun eta etorkizun baten bila. Bere familia ere bai.
Pasarte batean auzokideak epaitegiko langileari aurre eman dio:
—Ez da nire errua. Nik ezin dut ezer egin. Aginduak dira. Betetzen ez baditut, enplegua galduko dut. Eta niri erasotzen badidazu ere, beste bat igorriko dute nire ordez, eta etxea berdin-berdin botako dute.Gezurra badirudi ere, 71 urte igaro dira John Steinbeckek liburua idatzi zuenetik.
—Nork eman ditu aginduak? Haren kontra joango naiz.
—Hori ere alferrik. Hark ere goiko aginduak beteten ditu: bankuko arduradunen aginduak.
—Bankuek presidente bat izaten dute, administrazio-kontseilu bat. Haiei aurre egingo diet.
—Horiek ere gobernuaren aginduak betetzen dituzte, besterik ez. Agian ez dago errudunik, agian ez dago erantzulerik, agian jabetzak berak du errua.
—Pentsatu behar dut —esan zuen maizterrak, —Denok pentsatu behar dugu. Egon behar du zer eginik. Ez da haize-erauntsi bat, ez lurrikara bat. Egoera hau gizakiok sortu dugu eta gizakiok konpondu behar dugu.
Bruce Springsteenek "The Ghost of Tom Joad" albuma argitaratu zuen 1995.urtean. Albumari izenburua eman dion abestian Tom Joad-en hitzak hartu ditu Brucek:
"Ama, han egongo naiz beti: poliziak mutiko bat jipoitzen duen bakoitzean; jatekorik ez duelako haurrak negar egiten duen bakoitzean. Pertsonek bizitzeko leku batengatik, lan duin batengatik edo lagun batengatik borrokatzen dutenean, han egongo naiz ni"
No comments:
Post a Comment