Revernacularitzazió hitzak atentzioa eman dit. Orain arte ez diot gehiegi erreparatu, baina oraingo honetan deigarria gertatu zait. Googlek oso aipamen gutxi ematen ditu, eta horietako bat Deia egunkariaren erreportaje bati dagokio:
A Sofía sus padres le educaron en castellano. Sus abuelos, pese a saber valenciano, como su padre, también le hablaron en castellano hasta que Sofía empezó el colegio. Su familia escogió escolarizarla en valenciano y así creció dominando las dos lenguas./.../ El fenómeno lingüístico que se produce en casa de Sofía se llama revernaculización: tras un período de imposición lingüística en una generación, la siguiente regresa al idioma originario de sus antepasados más cercanos.Revernacularitzazió, hortaz, oso kontzeptu zehatza da, familia bidezko transmisioarekin eta transmisioaren etenarekin zerikusia duena, eta oso konnotazio interesgarriak dituena: belaunaldiz belaunaldiko ondorengoetaratzea, etena, lehengoratzea...
Euskaraz berreuskalduntzea erabili izan dugu, baina... esango nuke ez dela gauza bera.
Oharrak:
(1) Lafont okzitaniarrak occitan hérité eta occitan retrouvé terminoak erabiltzen ditu. Lionel Jolyk eman du horren berri Jakin aldizkarian (191. zk.). Gurera etorrita, oinordetutako euskara eta berreskuratutako (berriz aurkitutako) euskara proposatzen ditu Lionelek.
(2) Goian aipatu dugun liburuan Mtz de Lunaren hitzaldi interesgarri bat dago: Vitòria-Gasteiz 1981-2006: monolingüisme, diglòssia o bilingüisme? Merezi du irakurtzea.
(3) Beste baterako utziko dugu, baina oso interesgarria litzateke gune erdaldunetan bizi eta hazi diren guraso euskaldun berrien jokabideak ikustea.
No comments:
Post a Comment