Bideoan, amaiera aldean, eztabaida interesgarria sortu da: hizkuntza-ekologiak zer du etikatik eta zer taktikatik edo estrategiatik? Ekologiak ideiak eta diskurtsoak berritzeko inspirazioa eman digu, interesatzen zaizkigun kontzeptuak maileguan hartu ditugu (lapurtu?), eta gure beharren arabera egokitu. Agian, modu interesatuan hurbildu gara (beste) ekologiara; beren kezkak, beren arazoak eta estrategiak, beren penak eta ilusioak ezagutu gabe.
2011ko abenduan Lingua e Ecoloxía jardunaldiak antolatu zituen Coruñako Unibertsitateak. Aktak sarean daude, baita hitzaldi guztien audioak ere. Ez dakit zergatik baina... sentsibilitate ezberdin bat nabaritu dut: ez horren utilitarista, sinbolikoagoa, sujerenteagoa... Gustatu zait.
Jardunaldietako materialetan hizkuntza ekologiak leku nabarmena du, baina ez esklusiboa. Hizkuntza ekologiarekin batera (eta eskuz esku) bestelako gaiak daude: ondarea, herri musika, literatura eta paisaia, ahozko tradizioa, elikadura-burujabetza, ekofeminismoa... Hizkuntza ekologiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit Carme Junyet eta Tove Skutnabb-Kangas irakasleen hitzaldiak, baina aurrerago egingo dut horien aipamena.
Oharra: Jardunaldietako materiala jaisteko orduan, nik neuk audioa hautatu nuen. Galegoa entzuteko aukera polita izan da... Hori ere gustatu zait.

Materiala eskuratu eta gozatu! Merezi du!
Oharra: Jardunaldietako materiala jaisteko orduan, nik neuk audioa hautatu nuen. Galegoa entzuteko aukera polita izan da... Hori ere gustatu zait.
No comments:
Post a Comment