Pessoak heteronimoak asmatu zituen. Heteronimoak ez dira goitizenak, beste zerbait dira. Wikipediak honela azaltzen du:
Izengoitia egilearen benetako izena estaltzen duen gezurrezko izena da. Heteronimoa, berriz, beste pertsona bat da, beste nortasun bat. Heteronimoak ez ziren Fernando Pessoa, Fernando Pessoaren bestelako nortasun bat zuten idazleen izenak ziren.
Horregatik besterik ez balitz ere, pertsonaje interesgarria da Pessoa.
"Penintsula zatitzearen aurkakoa naiz, Kataluniako eta Baskongadetako asmo separatisten aurkakoa. Poeten eta intelektualen ameskeriak dira horiek... Nekazari edo merkatatari bati galdetu indenpendentzia nahi ote duen... Entzungo duzue zer erantzuten duen..."
"Norberaren kulturaren hobebeharrez, hobe genuke denok hizkuntza bakar batean idaztea, eta ez zabalkunde txikia duten mintzairetan. Zer irabazten dute katalanek katalanez idatzita? Eta euskaldunek? Kultura katalana mundu osoan da ezaguna, gaztelaniaz idazten duten idazleei esker."Pessoak azkar eta zorrotz erantzun zion:
"Unamunoren argudioa ingelesaren aldeko argudioa da, hizkuntza horixe baita munduan zabalduena. Nire publikoa handitzeko portugesez idazteari amore emango banio... ingelesez idatziko nuke. Zergatik beharko nuke gaztelaniaz egin? Unamuno jaunak niri ulertzeko? Gehiegi eskatzea da, horren onura txikia eskuratzeko"Ez dago gaizki esana!
Istorioa hemendik atera dut:
http://crisisdepapel.blogspot.com.es/2012/10/espana-contra-iberia-pessoa-contra.html
http://crisisdepapel.blogspot.com.es/2012/10/espana-contra-iberia-pessoa-contra.html
No comments:
Post a Comment