Hainbat arlotan erabili izan da ikasitako babesgabetasunaren teoria: depresioak, tratu txarrak jaso dituzten emakumeen erreakzio psikologikoak, baita hizkuntzaren inguruan ere.
Hizkuntza mendekotasunaz ari garela, Ferran Suay-k honela azaldu zuen ikasitako babesgabetasunaren paradigma (Berria egunkarian):
Hizkuntza gutxituen hiztunak behartu gaituzte zigor bikoitzeko egoerak nozitzera. Gaizki sentiarazten dizute egoera batean, zein bestean. Gaztelaniaz hitz egiten baduzu gaizki sentitzen zara, ez zaudelako eroso, ez delako zurea... Eta euskaraz hitz egiten baduzu, gaizki sentiarazten zaituzte, esaten dizutelako ez dizutela ulertzen, itxia izatea edo edozer gauza leporatzen dizutelako...Ikasitako babesgabetasuna da TELP lantegi eta ikastaroetako oinarri teorikoetako bat. Seligman eta Maier ikerlariek zakurrekin egindako esperimentua erabili izan da kontzeptua azaltzeko:
Hiru zakur talde bereizi zituzten. Esperimentuaren lehen zatian, 1 taldeko zakurrak lotu eta gero askatu egiten zituzten, beste barik. 2 eta 3 taldeko zakurrei, aldiz, lotu eta deskarga elektriko bat ezartzen zieten aldi berean. 2 taldeko zakurrek etengailu bat zuten deskarga eteteko, baina 3koek deskarga pairatu beste aukerarik ez zuten. Esperimentuaren bigarren zatian, zakurrak kaiola batean ezartzen ziren. Kaiolak bi eremu zituen, eta zakurrek batetik bestera jauzi egin zezaketen. 1 eta 2 taldeko zakurrek, eremu batean deskarga elektrikoa ezarrita, berehala egiten zuten jauzi beste eremura. 3 taldeko zakurrek, aldiz, deskarga ezarri eta pairatu besterik ez zuten egiten, beste eremura jauzi egiten saiatu ere egin gabe. Babesgabe izaten ikasi zuten.Adibide zakartxoegia da, muturrekoegia. Han-hemenka adibide gehixeago ikusi ditut ikasitako babesgabetasuna hobeto ulertzen lagundu didatenak:
http://www.gaur8.info/edukiak/20130223/389287/Ezintasun--ikusezinak
Bata: Hainbat arkakuso kristalezko kutxa baten barruan sartuz gero, saltoka hasiko dira pareten eta sabaiaren kontra. Handik gutxira ohitu egingo dira. Kutxa ireki eta libre utzi arren, saltu berdinak emango dituzte. Mugak barneratu egin dituzte, oraindik ere kutxa barruan balira bezala jokatzen dute.
Biga: Ikasitako muga horiek transmititu ere transmititzen dira, baita zigorra desagertu ondoren ere. Zientzialari batzuek beste esperimentu bat egin zuten tximinoekin. Bost tximino kaiola batean sartu zuten, kaiolaren erdian eskailera bat jarri, eta goian banana sorta. Tximino bat eskailerara igotzen saiatzen zen bakoitzean, beheko tximinoak zigortzen zituzten ur zorrotada batez. Zigorra saihesteko, tximinoek ez zieten inori igotzen uzten. Handik gutxira, zigorra ez zen beharrezkoa; tximinoa igotzen hasi orduko, kolpeka jaisten zuten gainontzekoek. Esperimentuaren bigarren faserako, tximinoak banan bana atera zituzten eta tximino berriak sartu… Tximino berria igotzen saiatu orduko gainontzekoek "bere lekuan" jartzen zuten. Hasierako tximino guztiak kaiolatik atera ondoren ere, gainontzeko tximikoek jokabide horri eusten zioten, zergatik egiten zuten jakin gabe ere.
Higa: Dena-den, adibiderik argigarriena youtube-n ikusitakoa da:
Ez zaizue iruditzen?
No comments:
Post a Comment