Materialetan bi hitzaldi aurkitu ditut, bereziki interesgarriak iruditzu zaizkidanak: bata Xaime Subielarena da, "A participación social na elaboración das politicas lingüísticas en Galicia"; eta bigarrena José Manuel Sabucedorena, "Actitudes cidadás e mobilización ante os problemas sociais".
Lehenegoari buruzko apunteak jasoko ditut sarrera honetan. Gehiegi ez luzatzeko, bigarrenari buruzkoak egun batzuk barru ekarriko ditut hona.
Jendartearen parte-hartzea hizkuntza politikan
Bi. Hizkuntza normalizazioa prozesu sozial konplexua da. Borondate politikoa beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Erritmo politikoa eta erritmo soziala aipatu ditu Xaimek. Entitate sozialak aktibatu behar dira, jendartean bertan dauden baliabideak mobilizatu... Parte-hartzea indartzea aliatuak bilatzea da, baina ez hori bakarrik. Hiru helburu azpimarratu ditu: gertukoak aktibatzea, indiferenteak mobilizatzea, eta kontrakoak neutralizatzea.
Hiru. Kontsentsuaren ideia ere aipatu du. Teknikariak garen neurrian, paradoxa txiki bat bizi dugu: zer da hobe, kontsentsua ala "normalizazioaren aldeko tentsioa"? Kontsentsua, neurri batean, lo-eragilea da (desmobilizatzailea?). Kontsentsuaren atzean, sarritan, eduki sustantibo handirik gabeko planteamenduak egoten dira; edo iritzi kontrajarriak bata bestearen ondoan jarrita, inolako koherentziarik gabe.
Lau. Amaitzeko zazpi puntuko "dekalogo" bat proposatu du:
- Erabaki politikoa beharrezkoa da.
- Normalizazio zerbitzuen lidergoa beharrezkoa da.
- Erakundeetan aldaketak daudenean, orduan da unerik egokiena hizkuntzaren aldetik ere aldaketak eragiteko.
- Zeharkakotasuna
- Abstrakzioetatik harago, komeni da parte-hartzea proiektu zehatzen inguruan egituratzea.
- Sostengu teknikoa (edo teknikoen sostengua) beharrezkoa da, parte-hartzea errazteko.
- Prozesuak, hasiera-hasieratik, komunikazio soziala izan behar du helburu.
Materiala hemen dago: XII Encontros para a Normalización Lingüística
No comments:
Post a Comment