Ametsak, hortaz, non jarri behar ditugu? Utopiaren kontua da, ezta? Ametsak behar dira aurrera ibiltzeko. Akordatzen Eduardo Galeanok nola kontatzen zuen?
Akiles eta dortokaren istorioa etortzen zait burura. Akordatzen?
Bera zeruertzean dago. Urrats bi eginez hurreratu ni, urrats bi eginez urruntzen da bera. Hamar pauso aurrera egin nik, eta zeruertzak hamar pauso egiten du harantzago. Ibili eta ibilita ere, ez dut sekula harrapatuko. Zertarako balio duen utopiak? Horretarako balio du: ibiltzeko.
Fishmanen testu batean irakurri nuen (ez dut erreferentzia aurkitu) hizkuntza minorizatuetako hiztunok, behin normalizazioaren bidetik abiatuta, etengabe ahalegintzera kondenaturik gaudela, inoiz helmugara iritsi gabe. Ordaindu behar dugun prezioa omen da.
Akiles eta dortokaren istorioa etortzen zait burura. Akordatzen?
Paradoxa klasiko bat da. Akiles eta dortoka dira protagonistak. Akilesek dortoka bat harrapatu behar du. Dortoka 100 metrotara dago adibidez. Akiles 100 metroak eginez hasieran dortoka zegoen punturaino iristerako, dortoka beste (demagun) 10 metro egin ditu eta hasierako puntu horretatik urrundu da. Akiles berriz ere abiatzen da dortoka harrapatzeko 10 metro eginez, baina bigarren tartea egin duenerako, dortokak hirugarren tarte bat (demagun metro bat) zabaldu du Akiles heltzen den puntutik. Eta horrela infinituraino luzatuz, Akilesek dortoka inoiz ez duela harrapatuko ondorioztatzen da.(Wikipedia, egokitua).
Halere, aukeran, Gariren moduan nahiago dut: Garaipenik eta galtzekorik gabe, esperantzara kondenatua.
No comments:
Post a Comment