Uda honetan bertan gertatu den istorioa da. Rapitako abokatu batek erreklamazio bat egin du Vinarós herriko auzitegian. Auzitegiko idazkariak dokumentuak gaztelaniaz egon behar direla erabaki du, eta, beraz, dokumentuak itzuli behar direla. Rapita Tarragonan dago, Vinarós Castellonen. Batetik bestera 20 kilometro besterik ez dago.
Kontua da itzulpena nork egin behar duen. Valentzian valentziera ofiziala denez, valentzieratik gaztelaniara egiten diren itzulpenak bertako Generalitateak egin beharko lituzke. Idazkariak, ordea, ezetz dio, dokumentuak ez daudela valentzieraz, baizik eta katalanez, eta katalana ez dela Valentzian ofiziala. Itzulpena, beraz, abokatuei dagokie.
Egunkarietan ere agertu da berria. Honela:: http://www.elperiodico.com/es/noticias/politica/pleito-linguistico-vinaros-2590304
Honekin lotuta... aspaldian liburu bat jaso nuen internetetik: El valencià és una llengua diferent? Web orrian hainbat iruzkin dago: oso esanguratsuak, jarrerak nola dauden ikusteko.
No comments:
Post a Comment