AUTOBIOGRAFIA
Edu Zelaieta , 2010
Erdara dut ama-hizkuntza:
amaren bularretan nengoela,
gaztelania eztitsua aditzen nuen
hain beharrezko eta hain gozo
hartzen nuen esnearekin batean.
Bitxia da, halarik ere:
ez ama, ez aita
ez ziren gaztelaniaz mintzatu txikitan.
Amak, bere arbasoek bezala,
galizieraz erran zituen lehen hitzak.
Aitak, antzinako ahaideei segika,
euskaraz bota zituen bereak.
Parisen ezagutu zuten elkar aitak eta amak,
60ko hamarkadan, biak frantsesez mintzo zirela.
Hantxe jaio zen anaia zaharrena,
hiru bat urte izan arte Beran egon eta
euskara hutsean hezitakoa.
Egun frantsesez eta gaztelaniaz
mintzo den euskaldun zaharra.
Hurbileko familian
ni naiz frantsesez ez dakien bakarra.
Ordainetan-edo, ingelesez moldatzen naiz
(erdipurdi baldin bada ere)
bertze bi anaiak eta gurasoak ez bezala.
Txikitan entzundako lau gauza haiek
pixka bat osatze aldera eta jakin-minez
hasi nintzen galiziera ikasten unibertsitatean.
Tamalez, urte bakarrean ikusitako gramatikarekin
eta Galiziara egindako bidaiekin ez dut nahiko izan
inoiz fundamentuz falatzeko.
Maiz pentsatu izan dut aski xelebrea dela
hizkuntzen afera hau.
Maiz, halaber, zenbateko eragina izan duen
honek guztiak nire bizian;
adibidez, pertsona bera izanen ote nintzen
hizkuntza bakarreko familian sortu izatera.
Zer pentsatuko luke Avilako batek
bere ama-hizkuntza eta bere gurasoenak
hiru diferente izanen balira?
Kontuan hartu, gaur den egunean,
amarekin eta anaiekin gaztelaniaz egiten dudala
lagun on frankorekin solastatzen naizela gaztelaniaz
eta gaztelaniaz ere irakurtzen ditudala liburu asko.
Baina baita ere, noizean behin amarenean elkartuta,
"bota ura", "ekarri ardoa" edota "on egin" tartekatzen ditugula mahaian;
lagun-min eta lankide anitzekin egunero aritzen naizela euskaraz,
aitarekin hitz egiten dudanetan bezala nahiz neure oraingo etxe diren
neskalagun maitearekin eta seme kuttunarekin bezala.
Aitor dut, gauza bitxia izanagatik ere:
ama-hizkuntza ez dudan euskara maite dut.
Horregatik izanen da, agian, unibertsitatean euskaraz irakastearena
euskaraz idaztearena
edota, bakarrik nagoela,
euskaraz pentsatzearena.
Laster beteko ditu zortzi hilabete gure Amets txikiak.Ikasle nerabeekin, euskarari buruz hausnartzea proposatzen dute MSB (Motibazioa Sustatzeko Baliabideak) blogearen egileek:
Oraindik ez dakigu nolako ahotsa izanen duen,
zein modutara deituko digun "aita", "ama".
Dakiguna da gurasoek egiten dioten
Gasteizko euskara horretan esango dituela lehen hitzak,
bere aitak eta bere amak ez bezala.
Etxean euskaraz hitz egiten zenuen eskolan hasi aurretik edo eskolan ikasi duzu euskara? Eta lagunekin nola egiten duzu? Zein da zure lehenengo oroitzapena hizkuntzarekin/euskararekin lotua? Kanta bat, ipuin bat edo beste zerbait? Ba al duzu bitxikeriaren bat kontatzeko horren inguruan?Lantegian ere Ni eta Euskara izeneko testua irakurri ondoren, norberaren ibilbide historikoa ibai baten moduan marrazten aritu dira erabilera taldeko kideak: norberak bizitzan euskararekin izan duen harremana, bizipenak, sentimenduak... islatuz.
Inoiz probatu al duzue? Niri oraindik ere harrigarria egiten zait horrelako jardun sinple batek zenbaterainoko arreta eta interesa pizten duen.
Hemen ere idatzi dut horretaz:
No comments:
Post a Comment