Honakoa:
Zitekeenik eta garairik onena zen, zitekeenik eta garairik txarrena; jakituriaren aroa, eta erokeriarena; sinismenen garaia, eta sinisgogortasunarena; esperantzaren primadera eta etsipenaren negua. Den-dena genuen, baina ezer ere ez genuen; zerurantz abiatzen ginen zuzen-zuzenean, eta oharkabean kontrako bidean galdurik amaitu. Hitz bakar batean esateko, lehengo garai harek antza handi-handia zuen egungoarekin, horrenbeste ezen gure agintariek behin eta berriz esaten baitute konparaketak ez direla zilegiak: ongiari eta gaizkiari buruz ari garelarik -diote- superlatiboa da konparazio zilegi bakarra.Atzo goizean idatzia dirudi, ezta?
No comments:
Post a Comment