-- Hi Joxe Migel, zer egin behar diagu euskararen alde?
Eta harek erantzun:
-- Zer egingo diagu, ba? Hitz egin, motel, hitz egin!
Hori hala da!
Aurreko egunean kiroldegira joan, eta ikastaro baten eskuorria hartu nuen: 7P lantegia entrenatzaileentzat, coaching saioa pertsonengan eta ekipoengan eragin positiboa izateko. Izen ponpoxoa, ezta? 7 P horiek (gaztelaniaz) honakoak ziren: (1) presencia, (2) preguntar, (3) positivizar, (4) potenciar, (5) procesar, (6) perspectivas, (7) pactar. (hemen)
Tonua oso ezaguna egin zitzaidan. Deformazio profesionala izango da... zer egingo diot, bada! Gaztetxoekin euskararen erabilera lantzeko sortu ohi ditugun aholku-sorta horietako baten tankera hartu nion. Jolas moduan, ohartu gabe, zazpi puntu horiek berrantolatu eta buruan berridazteari ekin nion. Honelako zerbait atera zitzaidan:

- Egon. Taldean garrantzitsua zara. Hor zaudela jakin behar dute, laguntzeko prest. Eta jakina... taldean zuk zeuk izan behar duzu euskararen erreferentea.
- Beren motibazioak esploratu. Zergatik daude hor? Zergatik aukeratu dute jarduera hori? Zer espero dute taldetik? Eta euskara? Zer pentsatzen dute euskarari buruz? Galdera garrantzitsu bat: jarduerarekiko motibazioa eta euskararekiko motibazioa norabide berean lerrokatu ahal dira? Nola?
- Lidergoa. Personak dira helburua. Taldea garrantzizkoa da. Lidergoa taldea gidatzea da, eta enpatia tresna eraginkorra da hori lortzeko.
- Adostu. Beharrizana konpromiso bihurtu. Haiekin hitz egin. Kirolari (edo dena delako) onak izatea lortu nahi duzu, baita taldean euskaraz egitea ere. Helburuak haiekin batera erabaki eta adostu.
- Baikorra izan. Gogo-aldartea erabat kutsakorra da talde batean.
- Ahalmena eman. Haiengan sinetsi, ardurak eman, erantzukizunak.
- Emozioak zaindu. Emozioak identifikatzen, onartzen, azaltzen eta eraldatzen ikasi. Lehen-lehenik zure buruarekin egin, gero taldekideekin.
Beno... Bost minutuko ariketa izan da, jolas moduan egindakoa. Ezin da askoz gauza gehiago espero. Denbora gehiagorekin agian...
Batzuetan pentsatu izan dut artifizio gehiegitxo asmatzen tematzen garela: metodoak, jarduerak, estrategiak... Sekretua askoz xumeagoa dela esango nuke: gauzak txukun samar egitea, eta euskaraz!
Batzuetan pentsatu izan dut artifizio gehiegitxo asmatzen tematzen garela: metodoak, jarduerak, estrategiak... Sekretua askoz xumeagoa dela esango nuke: gauzak txukun samar egitea, eta euskaraz!
No comments:
Post a Comment