Akordatzen? Jardunaldiak 1997ko martxoan egin ziren, euskalgintzak eta euskal kulturgintzak bizi zuen egoeraren kezka zabaletik abiatuta, eta kezka horri erantzuteko.
Hasiera-hasieratik "unibertso eta kategoria" kontzeptuen artean bereizketa egin zen. Unibertsoak osotasuna adierazten du; kategoriak unibertsoaren elementuak biltzen dituzten azpimultzoak dira. Demagun liburu-denda batera zoazela. Liburuak kategoriaren arabera daude antolatuak: nobela, antzerkia, poesia... Eta euskal literatura? Euskal literatura zer da, unibertsoa ala kategoria?
Kategoria izateak beti zerbaiten atal izatera eramango gaitu, menpe izatera. Horregatik Euskararen Unibertsoa aldarrikatu zen:
Euskararen Unibertsoa euskaraz egin, berregin eta sozializatzen den kultura eta gizartea daEuskararen unibertsoa mugimendu zabal eta autonomo gisa jaio zen. Euskararen mundua beste unibertsoen satelite izateari uztea zuen helburu. Bernat Joan i Marí soziolinguista kataluniarrak autozentramendua proposatu zuen 2012ko Udaltop jardunaldietan. Horixe zen Euskararen Unibertsoak aldarrikatzen zuena:
Euskararen hizkuntza komunitateak, bere frutua eman eta zabalduko badu, bere baitan zentratu eta egituratu egin behar du, bere bizigunea sortu eta zaindu; bere indarrak bildu eta artikulatu behar ditu.Galdera da zertan huts egin dugun, 15 urte luze beranduago ideia horiek oraindik ere horren berriak izateko?
No comments:
Post a Comment