Duela gutxi iragarri dutenez, taldea desagertu egingo da aurki.
Tio Canya da Al Tall taldearen abestirik ezagunena: Valentziako herri txiki batetik hirira etorri den gizon baten istorioa kontatzen du. Ordezkapen prozesuaren istorioa ere bada: umilazioa gaztelaniaz ez jakiteagatik, autogorrotoa, familia bidezko transmisioaren etena... baita esperantza ere, birlobek hizkuntza berreskuratu dutela ikusten duenean.
Hau da abestia (itzulpena hemen duzue):
Valentziako katalanaren historia sozialaren hainbat pasarte ejenplifikatzen ditu Tio Canya-k. Ordezkapen prozesuaren memoria historikoa da. Tio Canya-k bidea egin du Valentziako imaginario kolektiboan: hainbat elkartek bere izena hartu dute, baita kultur etxeen sare batek ere...
Behean La Gossa Sorda taldearen 'Farem SaĆ³' abestia utzi dizuet. Haiek ere omenalditxo bat egiten diote Tio Canya-ri.
Adiorik ez, Tio Canya.
No comments:
Post a Comment