Ezetz asmatu funtzionariei zein animalia egokitu zieten!
Gogor samarrak, ezta? Haiei ere hala irudituko zitzaien; diskan bertan, azkenburuko bertsoetan, funtzionari lagunak "salbatzeko", edo behinik-behin keinu bat egiteko beharra antzeman baitzuten :
Animali bat badau munduen
mikroskopiko samarra
aumentuakin ikusi ezkero
hankatsue ta zatarra
garrapatie erderaz eta
euskeraz barriz, kaparra
inon odola txupetie da
eitten dakixan bakarra
bizi ezinik dauzen gaixuek
badauke horrein biharra.
Kapar kaskarren bizimodue
ez da gatxa asmetie
laneko bide bakarra dauke
txollue edo suertie
lortzen badaue muturra sartuz
nunbaitten koloketie
ziurtetute izaten daue
hil artien txupetie
animalixen erresumako
funtzionaixuek die
Gogor samarrak, ezta? Haiei ere hala irudituko zitzaien; diskan bertan, azkenburuko bertsoetan, funtzionari lagunak "salbatzeko", edo behinik-behin keinu bat egiteko beharra antzeman baitzuten :
zuretzako Joxerra, ohore guztia
kapartu nahi ez duzun erle amestia
Maiatzaren 15ean eta 16an Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia izango da: "Euskara erabiltzeko planak, elkarrekin berritzen". Antolatzaileen esanetan, jardunaldien bidez, "euskara erabiltzeko planetan baliatu litezkeen tresnak, gakoak eta esperientziak" eskaini nahi zaizkie, herri administrazioetako euskara teknikariei zein aholkularitza enpresetakoei. Ez dakit hara hurbiltzeko aukera izango dudan. Dena den, ez dut zalantza izpirik kapartu nahi ez duten erle amestien bilgune izango dela.
Han ikusten ez bagara, beraz, esker on eta goraintziak guztioi!
*Oharra: diska Spotify-n entzun daiteke, edo ekaitzaldi blogean.
No comments:
Post a Comment