Postuak ondo zainduak egon dira urteetan. Izan ere, uso pasea iritsi aurretik -iraila aldean- beharrezkoa izaten zen ehiza postuak txukuntzea; gero, enkantea egiteko.

Larrainen diotenaren arabera, gauzak aldatzen ari dira.
Ez dakite, ez nola eta ez zergatik; baina usoek ohiturak aldatu dituzte. Egun kostaldeko bidea aukeratzen omen dute. Urruñatik gertu dagoen Immarenbordatik, esate baterako, miloitik gora uso igaro ziren iaz. Pentsa zitekeen ehiztariengandik ihesi ari direla. Eta... ez da hori aldaketa bakarra! Diotenez, saldo handixeagoak ikusten dira, 500 uso inguru; eta laburtu egin da pasearen denbora, egun ez baitu 4 edo 5 egun baino gehiago irauten.
Ehiztariak ez ditut inoiz begikoak izan, baina... halako tristura moduko bat ematen du uso postuak erdi utzirik ikusteak.
No comments:
Post a Comment