Hau da aipua:
Parte hartze prozesuetan; politikariak, teknikariak eta herritarrak elkartzen direnean, batzuetan badirudi nork bere papera "disimulatu" egin nahi izaten duela. Beno, agian disimulatu ez; agian paperak nahastu egiten dituzte. Agintariek herritar soilak direla sinestarazi nahi digute. Herritar batzuek, ordea, agintea haiei dagokiela uste dute, alkatea haiek direla, alegia. Alkate eta zinegotzi batzuek uste dute haiek teknikariak direla [eta ez nolanahikoak, haiek baitira teknikaririk onenak] eta haiei dagokiela erabaki teknikoak hartzea. Teknikari batzuk, azkenik, galduta ibiltzen dira: batzuetan "bat gehiago" izan nahi dute, herritar soilak; beste batzuetan politikarien papera jokatu nahi dute; gutxitan betetzen dute teknikarien papera.
Horiek horrela, oso prozesu desordenatuak sortzen dira: ez dakitenari buruz hitz egiten dute batzuek; eta ez dagokiena erabaki nahi dute besteek.Testu probokatiboa da; ziur aski helburu horrekin idatzita. Baliteke egiatik asko izatea; hori ez dut ukatuko. Dena den, nik neuk gero eta zalantza gehiago dauzkat. Zuek garbi ikusten al duzue zer den "erabaki politikoa" eta zer "erabaki teknikoa"? Iruditzen zait sarritan mugak ez direla erabat argiak.
Itzulpen libre samarra egin dut. Testu osoa interneten ere badago.
Hemen: http://habitat.aq.upm.es/boletin/n24/aoreb.html
No comments:
Post a Comment