2014/04/30

Maximin... zer da hori?

John Rawls Estatu Batuetako filosofo liberal bat da, XX. mendean filosofia politikoaren arloan oso ezaguna. Beste hainbat konturen artean, Justiziaren Teoria landu zuen.

Testuinguru horretan MAXIMIN izeneko araua edo printzipioa proposatu zuen, alternatibak hierarkizatzeko arau gisa. Hortaz, bi alternatibaren arteko erabakia hartu behar denean, egoera desfaboretuan dagoen pertsonaren egoerari begiratu behar zaio, eta alternatiba bakoitzak nola eragiten dion aztertu; pertsona horri onura gehien egiten dion aukera hobetsi behar da beti. Maximin «maximum minimorum» espresioaren laburdura da: minimoak maximizatu, alegia.

2012an, Carballon, hizkuntza dinamizazioari buruzko udako ikastaroetan, justizia soziala eta dinamizazio linguistikoa hizpide izan zuten. Hizkuntza normalkuntza, beraz, justizia kontua ere bada. Ezberdinen artean artean dauden aldeak txikitzea da justizia. John Rawls pentsalariaren arabera, hiztun talde minorizatuei bermatu behar zaizkien minimoei begiratu behar zaie, eta minimo horiek ahalik eta handienak izango direla ahalegindu. Hortaz, printzipio horren arabera, erabaki bat hartzen dugunean, erabaki horrek hizkuntza minorizatuan nola eragiten duen aztertu behar da (inpaktu soziolinguistikoa) eta horren arabera jokatu.

Sarrera hau idazten ari nintzela, ikuspegi ekologikoa ere burura etorri zait behin eta berriro. Eta zuei?

1 comment:

Unknown said...

Esango nuke mugimendu feministak ere landu izan duela ikuspegi hori eta berera eraman (Berdintasun politiketan, etab ...); nahiz eta, nire iritzian, ez mugimendu feminista, ez ekologista, ez dauden etxafuegoak botatzeko moduan euskara kontuetan.