
Testuinguru horretan MAXIMIN izeneko araua edo printzipioa proposatu zuen, alternatibak hierarkizatzeko arau gisa. Hortaz, bi alternatibaren arteko erabakia hartu behar denean, egoera desfaboretuan dagoen pertsonaren egoerari begiratu behar zaio, eta alternatiba bakoitzak nola eragiten dion aztertu; pertsona horri onura gehien egiten dion aukera hobetsi behar da beti. Maximin «maximum minimorum» espresioaren laburdura da: minimoak maximizatu, alegia.
2012an, Carballon, hizkuntza dinamizazioari buruzko udako ikastaroetan, justizia soziala eta dinamizazio linguistikoa hizpide izan zuten. Hizkuntza normalkuntza, beraz, justizia kontua ere bada. Ezberdinen artean artean dauden aldeak txikitzea da justizia. John Rawls pentsalariaren arabera, hiztun talde minorizatuei bermatu behar zaizkien minimoei begiratu behar zaie, eta minimo horiek ahalik eta handienak izango direla ahalegindu. Hortaz, printzipio horren arabera, erabaki bat hartzen dugunean, erabaki horrek hizkuntza minorizatuan nola eragiten duen aztertu behar da (inpaktu soziolinguistikoa) eta horren arabera jokatu.
Sarrera hau idazten ari nintzela, ikuspegi ekologikoa ere burura etorri zait behin eta berriro. Eta zuei?